Hendaian, baduzue hainbat harrera proposamen familian egiteko.
Familia-Harrera Zerbitzua
Familia eta Gizarte Laguntza elkartearen Familia-Harrera zerbitzua (Ama-laguntzaileak)
Hendaiako Udala FGL elkarteko kide da eta bere diru-laguntza ekartzen dio elkarteari, haurren zaintzako ordu kopuruaren arabera.
Haurren harrera
Familia-harrera Zerbitzuan 4 urtetik beherako haurra elkartearen soldatapean den ama laguntzaile batek bere etxean hartzen du. Elkarteko kide diren herrietan bizi diren gurasoek familia eta lanbide bizitza uztartu ahal izateko, familia harrera hori egunero eta urte osoan segurtatua da, familien balore hezitzaileen errespetuan, zerbitzuaren barneko araudiarekin bateragarritasunean.
Haurren zaintzaileak
Haurtzain batek haurraren jarraipen erregularra segurtatzen du ama laguntzaileen etxeak maiz bisitatuz.
Haur txikien hezitzaile batek taldeko jarduera hezigarriak antolatzen ditu Haurtzaroaren Etxean, ama-laguntzaile eta haurrentzat. Ama-laguntzaileen etxeetan ere hartzen du esku.
Zerbitzuko pediatra erreferente batek hartutako haurraren onarpen eta ateratze bisitak egiten ditu eta mediku jarraipena segurtatzen du bisita erregularrak eginez. Noizbehinka hartzen ahal du esku ere haurrak arazoren bat izanez gero.
Prezioa
Zerbitzu horretarako, familiek diruzko ekarpen bat egiten diote elkarteari, diru-sarreren arabera kalkulatua dena.
Aitzinetiko izen emateak eta argibide gehiagorako: leihatila bakarraren bidez
Haurtzaroaren Etxean: Irandatzeko haurtzaindegia – Irandatz karrika, 6
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 33 32
Zabalik: astelehenetik ostiralera 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak 30era
Celine Elgoyhen: E-helbidea:
Etxe haurtzainen sarea
Hendaiako Udalak, Familia eta Gizarte Laguntza elkarteko kidea izanik, Etxe Haurtzainen Sarearen zerbitzuak herritarren esku jartzen ditu.
Informazioak eta laguntzak
Zerbitzu hori Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkarteak kudeatzen du; Etxe Haurtzainen Sarearen animatzaileak honako informazio hau jartzen dizu eskura:
- etxe haurtzain independente bat kontratatzeko moldeak (administrazio informazioak, legeria, FLKaren laguntza…)
- herrian diren etxeko haurtzain independenteen zerrenda
Etxe haurtzainei laguntza eta sostengua ematen die haien lan jardunean.
Etxe haurtzainen sarearen animatzaileak haurrak etxe haurtzainarekin batera hartzen ditu (nahi duten haurtzainentzat), astearte goizetan, hautzaroaren etxeko lehen solairuan, taldeka biltzeko saioetan.
Etxe haurtzain bat kontratatzeko moldeen gaineko informazioak:
Karine Pergher
Telefonoa: +33 (0)6 84 96 65 10 – E-helbidea:
Aitzinetiko izen emateak eta argibide gehiagorako: leihatila bakarraren bidez
Txikitxoko Haurtzaindegia
Txikitxoko haurtzaindegian 3 zaintzaile dira, Idoia ARRONDO ECHAVE, Jone AGUIRRE eta Kattin LECUONA.
Funtzionamendua
Egunero 10 haur zaintzen dituzte eta bertze 2 leku gordetzen dituzte larrialdi kasuentzat, (Gehienez 12 leku dira).
0 eta3 urte arteko haurrak elgarrekin jostatzen dira «senitarte» giroan eta beti euskaraz mintzatuz.
Txikitxoko
Helbidea: Hendaian 62 Bigarrena karrika
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 6ak eta 30etik – 18ak eta 30era (Hetsirik eguberriko aste batez; apiril edo maiatzean aste batez eta agorrilan 3 astez)
Izena emateko: leihatila bakarraren bidez