Bainu uraren kalitatea

Bainurako urak Eskualdearen Osasun Agentziak aztertzen ditu (ARS). Halarik ere, Herriko Etxeak hets lezake hondartza bat osasunerako arriskurik bada.

Gure osasunerako aukera bat

Auzapezak kalitate oneko ura bermatu behar die bainatzaileei hondartza begiraturik den orenetan. Halatan, bada, Euskal Elkargoarekin batera parte hartzen du gerta litekeen osasun arriskuari aitzina hartzeko kudeaketa sisteman.

Hondartza bat hesteko erabakia herritarrak osasun arrisku batetik babesteko egiten da lehen-lehenik.

Erabaki hori azterketa bakteriologikoen gainean hartzen da; astero egiten dira azterketa horiek, edota kalitatearen okertze arriskua dela susmatuz gero, honako adierazle hauek kontuan hartuz: euriteak, saneamendu sistematik gertatu isurketak, etab.

Bandera gorria (debekua) eta ubela (osasun arriskua) altxatzen dira halakoetan.

Mapa elkarreragilea

Euskal kostaldean zabalik edo hetsirik diren hondartzak ezagutzeko, uda sasoian, Euskal Elkargoak Euskal Kostaldeko hondartzak aplikazioa eskaintzen die herritarrei.

Kalilo Euskal Hirigune Elkargoaren aplikazio berria telekargatzeko  :
URL – Itunes (leiho berria)
URL  – Android (leiho berria)

Eskualdearen Osasun Agentzia (ARS)

Eskualdearen Osasun Agentziak, Hendaian, 20 lagin hartzen ditu ekainaren lehenetik irailaren 30 bitartean, abisatu gabe eta hainbat lekutan.

Webgunea ikus

Hondartzen zaintza

Bainatzeko zonei buruzko eta zaintzaren antolamoldeari buruzko gure informazioak ikus

Urari lotu arriskuak

Urtero, INPES erakundeak herritarrei ohartarazten die urak berarekin dituen arriskuetaz.

Zenbait aholku baliagarri atzemanen duzu igerilekuetan edo itsasoan bainatzeak ekar litzazkeen arriskuetaz.

Webgunea ikus