Abadia gaztelua

Itsasoari buruz eraikia, Abadia gaztelu-behatokia Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak eraiki zuen 1864 eta 1884 artean.

GAZTELU BEHATOKIA

ARKITEKTURA

chateau-abbadia-dans-ecrin-de-verdureArkitektura estilo neogotikokoa, eraikinak Erdi Aroko gazteluak ditu eredu eta Antton Abadia jabearen ekialderako zaletasunaren seinalea du (gazteluaren apaindurak jakintsuaren bidaia anitzekin loturik dira, afrikar sinbolodun freskoak…).

Monumentu Historiko eta Ospetsuen Etxe gisa sailkatua da; baditu Turismo Kalitatea eta Turismo & Ezintasuna (ezintasun motorea ez beste gainerako ezintasun guztiak) labelak ditu ere Abadiak.

ANTTON ABADIA

Ohi ez bezalako jakintsua, geografia, astronomia eta ekialdeko kulturaren zale amorratua, Antton Abadiak (1810-1897) Etiopiaren lehen kartografia egin zuen. Euskal Herriari hertsiki loturik, euskararen eta euskal kulturaren alde aritu zen sutsuki.

ZIENTZIEN AKADEMIA

Abadia gaztelu behatokia, egun, jabea hil zenetik, Zientzien Akademiarena da.

Gaztelua Hendaia Turismo & Merkataritza bulegoak darama haren ustiapena.

PUBLIKOARI ZABALTZEA

Abadia urte osoan zehar da zabalik (urtarrileko azken 3 asteetan ez ezik). Hamar bat gela dira bisitariei zabalik, haietan liburutegia, behatokia eta kapera. Lekuen ezagutzeko, pare bat orenekin konta ezazu.

Argibide gehiagorako

Abadia Gaztelua, Route de la Corniche
Webgunea (leiho berria)
Telefonoa: + 33 (0)5 59 20 04 51
E.helbidea: