Hiri barnearen berriztatzea

Hendaiako Herriak 2018an ekin zion herri barnea berriztatzeko eragiketa handi baten gaineko hausnarketari. Proiektu hori biztanleen, turisten, oinezkoen eta txirrindularien bizi ingurunea hobetzeko funtsezkoa den herri barnearen biziberritu eta edertzeko urraspide orokor baten parte da. Hiri barnea erakingorragoa egiteko jadanik abian diren beste lanen (Jean Jaurès ikastetxearen zaharberritzea, Gaztelu aretoarena, Kanetako zaldaina egitea, Zubietan/Hegoalde eraikuntzen programa…) jarraipena da eragiketa hori. Orain Errepublika plazari eta inguruei begira gara.

Eragiketa horretan partaide ditugu Akitania Berriko Eskualdea, Pirinio Atlantikoen Departamendua eta Euskal Hirigune Elkargoa, eta Estatuak abian emaniko Biharko Hiri Txikiak baliabidearen parte da ere eragiketa.

Herriko lurraldean erabakior diren zentraltasun jokagaiak

Hendaia Herriaren hiri barneak aukera handiak ditu hala ondarearen aldetik nola historia, nortasun edota ingurumenaren aldetik, bai eta balioan eman beharko liratekeen ahal anitz ere. Erabilera eta jarduera berrietara egokitu egiazko zentraltasuna lortzea, horixe da hiriaren eta paisaiaren antolakuntza horren jokagaia.

Antolaketa horiek guztiek lagunduko dute, azken finean, bizitegiak, merkataritza, lana, turismoa, kultura eta aisialdi jardunak eta abar bilduko dituen leku publikoaren partekatzea. Proiektu horretarako herritarrei aditu zitzaien 2021eko martxoan eta handik hainbat jokagai jalgi ziren: lekualdatzeetarako molde eztiak, mugikortasuna, bioaniztasuna, merkataritza, erakargarritasuna eta aisetasuna.

Errepublika plazaren berriztatze proiektuaren asmoen aurkezpena

Ekainaren 5ean

Ikus ezazu Gaztelu aretoan eginiko urriaren 5ko bilkuraren aurkezpena

Bilkura berriz bizi ezazu:

Ikus ezazu Gaztelu aretoan eginiko urriaren 18ko bilkuraren aurkezpena.

Bilkura berriz bizi ezazu: