Lineako aitzinsalaketa

Batzuetan, denbora irabaziko duzu, aitzinsalaketa linean eginez.

EZ BADUZU EGILEA EZAGUTZEN

Zerbitzu honen bidez salaketa egin dezakezu zure ondasunetan egin dizuten kalteengatik (ebasketak, hondatzeak, iruzurrak…) egilea nor den ez badakizu.

Gainerakoetan, zoaz jendarmeria edo polizia etxe batera zuzenean.

DENBORA IRABAZI

Bide honetatik denbora irabaziko duzu hautatu duzun unitate edo zerbitzura joaten zarenerako; salaketatzat hartua izan dadin, zure adierazpen hori hauta dezakezun jendarmeria edo polizia etxe batean sinatu beharko duzu.

Aztertzaileek baliagarri izan litezkeen aztarna eta seinaleak atxiki itzazu.

LARRIALDIETAN

Larrialdi orotan, telefonoz dei ezazu, lehenbailehen, 17 edo 112.