Auzokoen arteko elkartasun jokabideak sustatzeko, herritar kafeak antolatzen hasi ginen 2015eko irailean, Herritar lantegien sortzearen ondorioz; lantegi horiek Hendaiako Herriko Etxeak 2014an abian eman zuen Agenda21 urraspidearen emaitza izan ziren.
Argibideak
Denentzat gizarte zentroa
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 37 63
Webgunea: ikus Informazio eta berriak «Auzolan» (lehio berria)
E-helbidea:
Herritar kafeak Orio eta Dongoxenea auzoetan hasi ziren; 2018ko ekainaz geroztik Irandatz auzoan ere egiten dira.
HELBURUAK
-
Auzoan lotura eta dinamika sortzea
- elkartasun jokabideak laguntzea
- auzotarrek koordinatu topaketa horiek iraunarazteko baldintzak sortzea
- auzotarren artean zerbitzuak trukatzea (adibidez: elkar laguntza eskoletako sartze-ateratzeetarako…)
Erran ezazu zein zerbitzu eskain diezaiekezun zeure auzokideei.
DATAK
Herritar kafeak-Auzolan honako egun hauetan egiten dira:
Eguna: hileroko larunbat batean (gehienetan hileko bigarrenean)
Orena: 9:30etatik 12:30era
2019ko datak: berriz hartuko dute herritar kafeek 2019ko irailean zehar
LEKUAK
- Dongoxenea: Dongoxenea karrika, haurren jostalekuaren aitzinean – Euria bada, bilkura aretoan (haurtzaindegiaren aitzinean)
- Orio: Atsoenean karrikako Agorespazioaren aitzinean – Euria bada, «Gazte harlekuan» Gaztainalde karrikako 24an
- Irandatz: Irandatz parkean (jostalekutik hurbil), Santiago karrikan – Euria bada, Ondoan bizilekuen aretoan (Bigarrena karrika)
ERAGILEAK
- Auzotarrak, haietan zenbait bultzatzaile
- Denentzat gizarte zentroa (DGZ-CSD): Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 63, eta Hendaiako Herriko Etxea ekintzaren sostengatzailea
- Aldian-aldian parte hartzen duten elkarteak (Recycl’Arte, Hendaiako kultura elkarteak)
- Udal mediateka (hormetatik at zerbitzua)
Denentzat gizarte zentroa eta Hendaiako Herriko Etxea hasi ziren antolatzen eta gero auzotarrak ari dira orain antolatzen; Denentzat gizarte zentroak betiere jarraitzen du topaketak sostengatzen honako hauetan:
- Logistikari dagokionean: gunea, kamioia, kafea…
- Esku hartzaile izan direnekiko harremanetan eta laguntzei dagokienean