Kirola Ezagutzeko Herri Eskola (KEHE)

EMES: Kirola Ezagutzeko Herri Eskola (KEHE)

Hendaiako Herriko Etxeak azkarki parte hartzen du haurren kirol hezkuntzan. Kirol ekipamenduak ikasleen eskura uzten ditu eta langileen zerbitzuak ere proposatzen dizkie. Eskolatik kanpo, haurrak kirol jarduerei interesatzeko, Kirola ezagutzeko Herri eskola (EMES) sortu genuen 2010ean.

Zer da KEHE bat?

KEHE, Herriko kirol zerbitzuak kudeatzen duen egitura da. Kirol jarduerak eta jarduera fisiko ezberdinak proposatzen dizkie 5 eta 10 urte bitarteko haurrei kirola osotasunean ezagutarazteko gisan. Eskolako kirol jardueren eta herriko kirol elkarteen artean, bitartekari lana betetzen du.

Zertarako KEHE bat?

Kirol eskolaren helburu nagusia da, kirol jarduera berezirik ez duten haurrei aktibidadeak ezagutaraztea, gustuko duten kirola aurki dezaten.  KEHEk lehenesten ditu Hendaiako elkarteek eskaintzen dituzten kirol aktibidadeak. 5-6 urtekoek kirol jokoak ezagutuko dituzte, motrizitate jarduerak bereganatuko dituzte. 7-10 urtekoek, arte martzialak, kontrakotasun jokoak, pilota jokoak, atletismoa, eskalada, patinak edota talde kirolak eginen dituzte.

Nola iragaten da?

Jarduerak iragaiten dira Daniel Ugarte pilota lekuan eta Beltzeniako Dojoan. Kontrakotasun jokoak, karate, pilota jokoak, eta beste motrizitate jokoak proposatzen zaie haurrei.

Omiasainduko, neguko (opor txuriak), eta bazkoko oporretan antolatzen dira, eskolako oporretako lehen asteazkenean.

Datorren datak: 2019ko apirilaren 23tik 25era 20an 10etatuj 12etara ; hitzordua: Irandatz Gimnasioan.

Baimena betetzeko: Téléchargez l’inscription  (une inscription par activité)