Herritarren aditzea herri barnearen antolaketarako

Heldu diren asteotan herri barnearen hiri eta paisaia berriztapenari buruz galdetuko zaizu.

Herriak azterketa bulego talde baten esku utzi du hautetsien gogoetarako oinarri izanen den diagnostikoa egin dezan.

Diagnostiko hori iragan abenduaren 14an aurkeztu zitzaien hautetsiei; proiektuaren lehen fasea da hori. Zentralitatea, mugazgaindikoa, hiriaren trinkotzea, lekualdaketak, ekipamentuak, demografia…guztia aztertu da. Faktore horiek guztiak kontuan hartzea lanerako oinarri izanen da eskema zuzentzailea zehazteaz gain, herritarrak gure herriaren bilakaera prozesu horretan duen lekua ere zehazteko.

TALDE LAN BAT PROIEKTU PARTEKATU BATEN ZERBITZURA

Hautetsi talde batek eramanen du urraspidea eta laster bilduko da erabakitzeko zein publiko lotuko duten urraspidera, pentsatu diren ekintzetarako behar diren bitartekoak plantan emateko, proiektuaren eremua zehaztu eta erabakitzeko… eta, batez ere, herritarrek elkar aditu beharko dituzten gaiak zeintzuk izanen diren zehazteko: ondare eraikia eta landare ondarea? Eremu publikoa eta mugikortasunak? Zerbitzu publikoa eta ekonomia jarduerak?… betiere gogoan atxikiz udal talde berriak erabaki erronkak: herria edertzea herriaren nortasuna atxikiz, ekoardurako urraspide batean.

Gaikako lantegien edota hiri ibilketen inguruan mintzatu eta herritarrei eskuhartze horrek ekar litzazkeen hiri hobekuntzak hartu aitzin, hendaiarrei azaldu beharko zaie zer izan litekeen «Petites Villes de Demain» labelaren barnean kokatuko den proiektu hori, Estatuak Herriari proiektu hori hautatu baitio.

PARTE HARTZEARI ZABALDURIKO URRASPIDE HORRETAN PARTE HARTU NAHI ZENUKE?

Proposatzen zaizkizun elkar aditze topaketa eta ekintzetan parte hartu nahi duzula erran diezagukezu jadanik, honako inprimaki hau betez: lineako inprimakia herritar gunean edo posta arruntaz Herriko Etxera idatziz (zure izen-deitura eta e-helbidea seinalatuz, proiektuari loturik zurekin harremanetan jar ahal gaitezen).