Smartmob

Gaiari buruzko orrialdea ikus ezazu

Smartmob

Mugazgaindiko mugikortasunak dituen erronken aitzinean, Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuak, Hendaiako Herriko Etxeak, Irungo Udalak, Bidasoa-Txingudi Patzuergoak bai eta haiei lotu 3 partaidek Akitania Berri, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak, Hondarribiko Udalak eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak SMARTMOB proiektua asmatu dute.  

Partaideek ikuspuntu berria bultzatzen dute:  erabiltzailea baliabidearen erdigunean kokatzen duen mugikortasun iraunkor eta adimentsua,.

SMARTMOB mugazgaindiko mugikortasun iraunkorraren jokagaiei ematen die arrapostua lurralde jakin baten gainean, hau da, Bidasoa-Hego Lapurdiren lurraldean, erdigunea Txingudi badian delarik (Hendaia, Irun, Hondarribia).

Bidasoa-Txingudi bizi arroa:

  • Eguneroko mugimenduen % 90 autoz egiten dira;
  • 11 000 auto egunero Pausuko zubian eta bi aldiz gehiago Santiagokoan,
  • Lekualdaketen ia % 40 hurbileko mugimenduak dira.

Mugazgaindiko mugikortasunaren plana telekarga (pdf – 1,47 MB – leiho berria)

 

SMARTMOB mugazgaindiko proiektuaren 3 urterako (2018-2021) aurrekontua 2 108 627 €koa da.

Proiektu horren diruztapenaren % 65 Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) ordaintzen du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren barnean. POCTEFA programa horren xedea Espainia, Frantzia, Andorra mugazgaindiko espazio horren ekonomia eta gizarte integrazioa areagotzea da. Laguntzak mugazgaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jardunen garapena bilatzen du lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzen duten estrategiak elkarrekin garatuz.

Iturria: Euskal Elkargoa