Aparkatzea: zonak – tarifak – ordainketa

Tarifak zonari eta aparkatze denborari loturik dira.

Zona gorria

voitures-stationnementZona gorria hondartza aldekoa da.
Karriken izenak dakartzan gure agindua ikus

Kostuak

  • 1h : 1.40€ ; 2h : 2.80€ ; 3h : 5.30€ ; 4h : 7.80€ ; 5h : 12.5€ ; 6h : 18€ ; 7h : 21€, 8h : 24€ ; 9h : 25€ et 10h : 30€

Ordutegiak

  • 8ak eta 30tik 12ak eta 30ra eta 14ak eta 30tik 20tara

Denboraldiak

  • Urte osoan: Itsas etorbidean eta Zokoburuko aparka eremuan
  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra: beste sektoretan
  • Ekainaren 15etik irailaren 16ra: Armatonde eta Laranondoen karriketan (Parkings desservis par la rue des Orangers et parking rue Armatonde)

Zona urdina

Zona urdina herri barnean eta geltoki aldean dago.
Karriken izenak dakartzan gure agindua ikus

Kostuak

  • 1h : 1.40 € ; 2h : 2.8€ ; 3h : 5.3 € ; 4h : 7.8€ ; 4h : 17€

Ordutegiak

  • 9etatik 12etara eta 14etatik 19etara

Denboraldiak

  • Egunero, salbu igande eta besta egunetan

Hendaiarrentzako abantailazko tarifa

Hendaiako Herriko Etxeak egunean bi aldi urririk eskaintzen dizkie Hendaian bizi direnei edota bertan lantokia duten profesionalei:

  • Bat goizez, 13ak aitzin
  • Bestea arratsaldean

Aldien iraupena zonen araberakoa da:

  • zone urdinean: aldiak oren betekoak dira egun erdi bakoitzeko
  • zona gorrian: aldiak 4 orenekoak dira egun erdi bakoitzeko

Hartara, Hendaiako biztanleek egunean bi oren dituzte urririk zona urdinean eta 8 oren zona gorrian.

Izena aitzinetik eman

Abantailazko tarifa ukateko, hendaiarrek izena eman behar dute eta urteko prezio finko bat ordaindu, honako hauek eginez:

  • urtean 15 € ordaindu behar dira (ez da prorata temporis eginen)
  • edo Herriko Etxera joan: Harrera – Gai orokorrak
  • bizitegi nagusiaren frogagiri bat eta ibilgailuaren txartel grisa eraman (helbidea eguneraturik)

Aparkatze zerbitzuan izena aitzinetik emateko inprimakia telekarga (leiho berria) (pdf - 419,35 KB - nouvelle fenêtre)

 

Laster linean informazioak

Ordainbideak

Aparkatze ondorengo prezio finkoa hainbat bidez ordain dezakezu:

  • txanponetan: onartzen dira 0.20 euroko txanponetik gorakoak
  • banku txartelaz: txartel guztiak onartzen dira
  • zure telefono adimenduaren bitartez, Whoosh aplikazioarekin

Gehiago jakiteko Whoosh aplikazioaren bidezko ordainketaz

ordaingailuan aritzeko moldea

Ordaingalua abian jartzeko, giltzadia uki.

  1. Nire aparkatzea ordaindu (baita izena emana duten hendaiarrentzat): zure matrikula zenbakia giltzadiaren bidez idatz ezazu (hutsunerik utzi gabe)
  2. Aparkatze ondorengo prezio finkoa: aparkatze ondorengo prezio finkoa ordaindu nahi baduzu
  3. Lege informazioak