Eskolako jantokia

Eskola jantokiak Hendaiako Herriko Etxeak kudeatzen ditu.

Zerbitzu horrek eskola publikoetako 900 ikasle inguru zerbitzatzen ditu, eskola guztiak zenbaturik. Jateko denborak eta jan aitzin edo ondorengo atsedenaldiek osatzen dute.

Menuak

Menuak eskolan afixatzen dira (alergenoak ere bai) gurasoek arratseko otorduko osagaiak horren arabera egoki ahal ditzaten.

Honako eskola hauetako menuak: Herri barnea/Jean Jaurès, Hondartza, Geltokia, Lizardi, Intzura/Boulaert:

«Menuak» batzordeak

«Menuak» batzordeak egiten dira 6 astetik behin eskola batean; janaria Bertakoa sozietateak ematen du.

Eskola jantokia

Eskola publiko orotan antolatua da eta ordainpeko zerbitzua da eguerdiko atsedenaldi hori.

Eskola publiko orotan
Ordutegia: 12etatik 14etara eskolegun orotan

Eskola jantokien (eta eskolaldi inguruko harreren) barne araudia 
Ikus ezazue frantsesez): irakurri eta sinatu behar duzue izena ematean

Hiri Bizitzaren Zerbitzua

Telefonoa:+ 33 (0)5 59 48 23 23 Herriko Etxea zabalik den orduetan
E-helbidea:

Helburua

Eskola jantokiko garaian haurrak kalitate handiz zainduak izan daitezen sustatzea du helburu, heziketari dagokionean, Hendaiako Herriko Etxeak.

Eskolan bertan kokaturik, egitura bakoitzak Gizarte Kohesiorako Departamentu Zuzendaritzaren (DDCS) onespena du, bai eta Familia Laguntza Kutxaren diruzko laguntza ere.

Arduradunen kopurua 12 ikaslerentzako animazio langile batekoa da ama eskolan eta 16 ikasleko lehen mailan.

Ikasleen gurasoek lehen mailako eskoletako jantoki bakoitzean den eskolaldi inguruko zuzendariarengana jo dezakete (6-11 urte).

Izen ematea – Araudia

Eskolaldi inguruko zerbitzuetara izena ematea eskolara izena ematetik dator.

Etorri berrientzat:

Behin eskolan izena emanik, Haur eta Gazteen Animazio Zerbitzuak eman dezake zuen haurraren izena egokitu zaion eskolaren eskolaldi inguruko harreretarako.
Horren egiteko, eskolaldiaren ingurukoetara izena emateko haurraren dosier bakarra eska diezaiokezue Haur eta Gazteen Animazio Zerbitzuari. E-postaz igor diezaizueke ere zerbitzuak.

Eskola publikoetara doazen haurrentzat:

Urtero, izena emateko dosier bakarrak maiatzean zehar banatzen dira eskoletan. Bertan agertzen diren argibideak zuzen direla onartu ondoren, izen emate fitxa zuen haurraren eskolako eskolaldi inguruko zerbitzuaren langileei eman behar diezue.

Tarifak:
Ikus indarrean diren eskola jantokien tarifak

Ordainketa:
Faktura etxean jaso eta Herriko Etxean ordain dezakezue edo, bestela, kentze automatikoa hauta.
Kentze automatikorako inprimakia telekarga (frantsesez) (Leiho berria) (pdf - 242,41 KB - nouvelle fenêtre)