Jabari publikoa

Orrialde honetan atzemanen duzu jabari publikoari buruzko zure urraspide guztiei dagozkien informazioak, zure instalazioaren motaren arabera.

Hemen dituzu informazio guztiak azantzari buruz, higieneari buruz eta segurtasunari buruz

Vue aérienne du port de plaisance vers la baie de Txingudi et les montagnes basqueslage-vers-la-rhune-par-la-baie-chingoudi

aDierazpenak

Urteroko adierazpena tokiko kanpoko publizitateari buruz eta publizitate euskarriei buruz

Kanpoko publizitateei eta entseinei buruzko tokiko zerga (KPETZ-TLPE) publizitate baliabideak kokaturik diren lurraldeko Herriak edo Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoak (HeLEP-EPIC) bere hautuz ezarri zerga da. Publizitate baliabidearen ustiatzaileak ordaindu behar du, edo jabeak edo baliabidea noren alde egin den, hark behar luke ordaindu. Zergaren kopurua publizitate euskarrien ezaugarrien araberakoa eta kolektibitatearen neurriaren araberakoa da.

Telekarga ezazu tokiko kanpoko pubizitatearen urteko adierazpena webgune honetan: www.service-public.fr (leiho berria)

Jabari publikoaren hartzeko aitzinetiko eskaria

Jabari publikoa (espaloiak, plazak) saltegi batek hartzea leku haren kudeaketaren kargua duen administrazio agintaritzak –gehienetan udalak- ezarri baldintzen arabera egin behar da. Jabari publikoa aldi baterako hartzeko baimena behar da (AHB-AOT); baimen hori agindu batez ematen da eta horren ordainez zerga zerbitzua ordaindu behar da.

Telekarga ezazu terraza bat ezartzeko jabari publikoa hartzeko eskariaren dosierra hemen: sur www.service-public.fr (leiho berria)

Telekarga ezazu jabari publikoa hatzeko baimenaren dosierra (leiho berria)(pdf - 226,94 KB - nouvelle fenêtre)

Jabari publikoaren zeinahi hartzetarako aitzinetiko eskaria

Eraikitzea, konpontzea, aldatzea, hondakin ontzia edo aldamioak kokatzea, aldaira

Leku publikoetan lanak egiteko edo aldi batean bide publikoa hartzeko, jabari publikoa aldi batean hartzeko baimena eskuratu behar da, gehienetan herriak emanik. Baimen hori lekuaren hartze moldearen araberakoa da eta nornahik eska lezake: auzoko norbanako batek, zerbitzu publikoaren esleipenduna, obralariak edo lanen gidariak edo eraikuntza eta herri lanen enpresa batek adibidez.

Telekarga ezazu zirkulazio poliziako agindu eskaria webgune honetan: www.service-public.fr (leiho berria)

Telekarga ezazu bide baimenaren dosierra (leiho berria)(pdf - 6,51 KB - nouvelle fenêtre)

Zenbait leku hartze eta tarifak

Telekarga ezazu jabari publikoa hartzeko tarifen deliberamendua (leiho berria)(pdf - 1.013,82 KB - nouvelle fenêtre)