Abadia eremua

Itsas hegiko bideari jarraiki, Hendaia eta Donibane artean!

Itsas hegiaren erakunde babeslea

Interes publikoagatiko «onez oneko» desjabetze prozedura batez erosi ahal izan zion «Conservatoire du littoral» izeneko itsas hegiaren erakunde babesleak, 1979. urtean, Institut de France (Académie des Sciences) delako Zientzia Akademiari, Antton Abadiak, 1897an, akademia horri oinordetasunez utzia zion jabegoaren zati bat.

“Itsas hegiaren erakunde babeslea” webgunea ikus – frantsesez (leiho berria)

Partaideak

Hendaiako herria hastapenetik arduratu zen parke «basa» horren kudeatzeaz eta orori zabaltzeaz; herriarentzat berdeguneen eskaintza ederra da parke hori, hondartza eta itsas jardueren osagarri. Data horretatik goiti, itsas hegiaren erakunde babeslea pazientzia handiz saiatzen da Abadiako jabegoa izan zenaren lurrak erosten, bai eta Euskal Erlaitzaren gainerako lurrak ere, hau da, Urruñako herriaren itsas hegikoak. 2000. urtean, Pirinio Atlantikoetako Departamendua ere parkearen kudeatzaile bihurtu zen, eta 2011n, CPIE-IEZI Euskal Itsasbazterra ere bai; horrela, tokiko animatzaile gisa indartua izan zen azken hau.

Région Nouvelle Aquitaine, Département 64, CPIE Littoral basque

Geologiaren aberastasuna

Atlantikoa eta Pirinioak tokiaren moldatzen joan dira, milioika urteotan, eta geologikoki tokiak duen aberastasuna mundu osoan da ezagun. Flyscheko itsas ezpondak ez dira soilik eder! Haien irakurriz, gure planetaren antzin-antzineko garaietaz ikasten dugu.

Marearteko zona, itsas ezpondak, larreak, soro zabalak, hesiak eta zuhaitz guneak abere-landareentzako hainbat habitat desberdin dira eta bertako xenderetan abiatzen den ibiltariarentzat paisaia aldatzen doa etengabe.

Laborantza

Laborantzak naturagune horren kudeatzen parte hartzen du ere, ardiak alhatzera emanez. Tokiko barietateen zaintzaile den fruitu baratzeak barietate zenbait biltzen ditu. Baratze horretako zenbait sagarrez sagarnoa egiten da. Urrunxeago, sasoia heltzean, euskarri arraro batzuek, itsas-belar gorriak igotzen dituzte marearteko zonatik, jele edo lodigarrien egiteko.

Gaztelu-behatokia

Muino baten gainean kokaturik, Gaztelu-behatokia Viollet-le-Duc-ek eta Duthoit-ek eraiki zuten Antton Abadiarentzat, eta Zientzia Akademiarena da oraino. Arkitektura neogotikoa, jabe izan zuenaren biziaren adierazgarri da eta apaindura joria bat dator, osoki, Abadiak esploraziorako, hizkuntzalaritzarako, astronomiarako eta geofisikarako zuen tirria sutsuarekin.

Baserriak

Jabegoaren lehengo etxaldeak garai batean garrantzitsu izan zen eta oraindik bizirik den laborantza baten lekuko dira. Haien izenak ez dira beti ahozkatzeko erraz pasaiako bisitarientzat: Larretxea, Larrextaberri, Nekatoenea, Asporotsttipi, Katalinkoenea! Zaharberritu eta egokiturik, talde kudeatzaileen egoitza dira (Larretxea), edo animatzaileena (Asporotsttipi), egonaldietara datozen artisten eta ezagutza eskolen egonleku (Nekatoenea) eta, nola ez … ardien babesleku ere bai (Larrextaberri).

Asporotsttipi

Asporotsttipi, euskal etxalde tipikoaren itxura berreskuratu du, urte zenbaitetan, «le Boléro» izenez ezagun zen diskoteka izan ondoren; orain Euskal Erlaitzaren Etxea da. Museo alde bat eta mintzaldi eta aldi baterako erakusketa areto bat ditu orain, publiko guztiari zabalik.

Euskal Erlaitzaren Etxea

Erlaitzeko bidea – CD 912 – 64700 Hendaia
Euskal erlaitzaren etxearen webgunea (leiho berria)
Telefonoa +33 (0)5 59 74 16 18 – E-helbidea : 
Harrera (mugigortasun murritzeko pertsonentzat helgarri) ordutegiak:
urritik martxora: 10etatik 12etara eta 14etatik 17:30era (hetsia igandetan, astelehenetan eta jai egunetan)
apiriletik maiatzera: 10etatik 12etara eta 14etatik 18:30era (hetsia igandetan, astelehenetan eta jai egunetan)
ekainetik irailera: 10etatik 13etara eta 14etatik 18:30era (egunero)

Larretxea

Larretxean, mugazgaindiko lurraldeko baliabideen zentroak aholkuak eta laguntza eskaintzen die biztanleei eta kolektibitateei euskal itsas hegian natura ondarea zaintzeko, garapen iraunkorrerako eta arriskuaren kulturako gaiak hobeki kontuan har daitezen.

Ireki da mugaz gaindiko garapen iraunkorrerako baliabideen etxea!

Baliabideen zentroa

Hitz orduz
Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 20

Nekatoenea

Katalinkoenea

2015ean erosi azken etxea, Katalinkoenea, izanen da heldu den urteotan turismoko harrera baliabideen osagarri.