Arrisku nagusiak

Arrisku Nagusien gaineko Udalaren Informazio Dokumentua (ANUID-DICRIM) Hendaiako Herriko Etxeak eta Predict sozietateak prestatu dokumentua da.

Anuid – Dicrim

Arrisku Nagusien gaineko Udalaren Informazio Dokumentuak hendaiarrei jakitera ematen dizkie honako hauek:

  • Natura eta teknologia arriskuak
  • Plantan eman diren prebentzio, babes eta zaintza neurriak
  • Arriskurik bada, alarma emateko bideak

Hendaian

Hendaian, honako arrisku hauek atzeman dira:

  • uholdea eta lurreko euri urak
  • itsasoak gaina hartzea
  • materia arriskutsuak garraiatzetik datozen arriskuak
  • Oihan suteak
  • Zilo eta ezpondetako arriskuak

Itsasbazterreko arriskuetaz gehiago jakiteko

Informazio eskuorria

ANUID-DICRIM dokumentua herri aldizkariaren 2015eko uztaileko 54. zenbakiarekin batera banatu genizuen.

Argibideak

Zerbitzu Teknikoa
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23
E-helbidea: 

Telekargatzeko eskuorria:

Eskuorria euskaraz telekarga (leiho berria)(pdf - 781,67 KB - nouvelle fenêtre)
Eskuorria espainolez telekarga (leiho berria)(pdf - 779,17 KB - nouvelle fenêtre)

Herriko etxean paperezko bertsioa duzue, Komunikazio Zerbitzuan eskatuz gero.

Herriko zaintza plana

Herriko Zaintza Planak (HZP-PCS) azaltzen du zer egiten duen Herriak gertakari nagusiak gertatuz gero: naturalak, teknologikoak edo sanitarioak.

Herriak 2015ean eman zuen plantan ekintzak planifikatzeko tresna hori, hautetsiekin, udal langileekin, bolondresekin, enpresekin… Herriko Zaintza Plana abian ezartzean, dagozkien pertsonak biltzen dira krisi batzordean eta sokorriak antolatzen dituzte (egitura jakinetara biltzea…) eta herritarrentzako komunikazio mezuak ematen dituzte (lotura France Bleu Pays Basque irratiarekin, argizko taulak, bozgorailudun ibilgailua…).

Bideoan

Herritarrei informazioa hedatzeko bideoak filmatu dira. Entzumen edota ikusmen urrikoentzat egokitu bertsioak daude ere, frantsesez eta espainolez, hemen beherean:

Euskaraz

  • Bertsio orokorra
  • Entzumen urrikoentzako bertsioa
  • Ikusmen urrikoentzako bertsioa

Espainolez

  • Bersio orokorra – Version general
  • Entzumen  urrikoentzako bersioa – Para las personas con discapacidad: audicion
  • Ikusmen urrikoentzako bersioa – Para las personas con discapacidad: vista