Sexu indarkeriak eta indarkeria sexistak

Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Tokiko Batzordearen (SGAHTB-CLSPD) eta Emakumeei egin Indarkeriei Aitzina Hartzeko eta haien Aurka Borrokatzeko Lantaldearen barnean, Herria eta Segurtasun Batzordeko eragile guztiak, nor bere mailan, engaiatu dira indarkeria sexisten, sexuzkoen eta senitartekoen aurkako borrokan.

Horretarako, Hendaiako Herriak urte osoan zehar egiten du lan eta plantan ematen ditu indarkeriei aitzina hartzeko eta biktimak babesteko ohartarazte jardunak. Emakumeen Eguna, martxoaren 8an, eta ezkontideen eta senideen arteko indarkerietaz ohartarazteko eguna, azaroaren 25ean, Herriko Etxeak prebentzioaren gaian duen engaiamendua gogoratzeko aukera dira ere.

Emakumeei egin indarkeriak

Sexu indarkeriak eta indarkeria sexistak jasan dituzten emakumeentzako ekintza gida eskuragarria

Hendaiako emakumezkoen taldea

Badira 3 urte emakumezkoak ari direla Hendaian emakumezkoei egin indarkerien gaian eta emakumezko eta gizonezkoen arteko egiazko berdintasunaren alde, bai eta bereizkeria mota ororen aurka lanean. «Taldean» elkarturik, gai horietaz ematen dute informazioa eta ohartarazten dituzte jendeak:

  • Ekitaldiak antolatuz edo antolaturik direnetan parte hartuz, (zine-eztabaidak, antzerkia…)
  • Beharren eta haiei eman arrapostuen egoera egiten lagunduz

Indarkeria mota horien gaineko gogoeta egile dira eta erakundeei eta elkarteei ekintzak proposatzen dizkiete. Taldeak segurtasunerako eta gaizkintzari aitzina hartzeko tokiko batzordean parte hartzen du.

lege eremua

Gobernuaren webgunea ikus (leiho berria)

HOMOFOBIA

larrialdi zk.

sos homophobie: + 33 (0)1 48 06 42 41

Webgunea ikus (leiho berria)

LES BASCOS

Telefonoa: + 33 (0)7 83 02 18 27

Webgunea ikus (leiho berria)

E-helbidea: