Izen-emateko bideak

Izen-emateko bideak eskola publikoetan

Eskolen zerrenda ikus

Prozedura

2024/2025 urtealdirako izena emateko dosierra Hezkuntza-Eskola Bizitza Zerbitzuan hartu beharko da  edo webgune honetan telekarga.

2024/2025

2024 – 2025 Ikasturtea: Eskolan izen-emateko dosierraren argibide osagarriak
2024 – 2025 Ikasturtea: Eskola publikoan izena-emateko dosiera
2024 – 2025 Ikasturtea: Derrigorrez entregatu beharreko dokumentuak

2023/2024

2023 – 2024 Ikasturtea: Eskolan izen-emateko dosierraren argibide osagarriak
Prezioak 2023ko urtarrilaren lehenetik landa : eskolaldi inguruko harrerak eta ludoteka / eskoletako eguerdiko atsedenaldia
2023 – 2024 Ikasturtea: Eskola publikoan izena-emateko dosiera
2023 – 2024 Ikasturtea: Derrigorrez entregatu beharreko dokumentuak

Bertsio irisgarria eskura daiteke "> helbidera eskaera eginez gero.

Oharra: Txostena itzultzeko epea erabakiorra izanen da, zuen haurraren izen-ematea, bizitokiaren eskualdeko eskolan egiterakoan.

Erantzuna: izen-emate ziurtagiri bat bidaliko zaizue etxera maiatzean. Zuen haurra sartuko den eskolaren datuak, hala nola eskolako zuzendariaren harrera-ordutegia bidaliko zaizkizue izen-emate ziurtagiriarekin batera.

Eskolako zuzendariarekin egon ondoren, berak du zuen haurraren izena hartuko.

Eskolako zerbitzuei buruzko ohartarazpena : haurrak 3 urtetik goiti joaten ahalko dira eskolako jantokira eta haurtzaindegira.

OHARTARAZPEN OROKORRAK

Irakaskuntza baitezpadakoa da 6 urtetik landa.

2020/2021 ikasturtean, hona nola iragaten den ikas-prozesua:

Ama-eskolan:
  • 1. urtea (“Ttipien saila”): 2017an sortu haurrak
  • 2. urtea (“Ertainen saila”): 2016ean sortu haurrak
  • 3. urtea (“Handien saila”): 2015an sortu haurrak.

Oroitarazten dizuegu eskolako sartzeko urte zibilean zehar 3 urte beteko dituzten haurrek izena ematen ahalko dutela eskolan (hots, 2020ko eskolako sartzerako, 3 urte beteko dituztenak 2020eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean). 2018ko urtarrilaren 1etik landa sortu diren haurrak (“Ttipi-ttipienen saila” delakoa) onartuko dira bakarrik libre diren lekuen arabera eta eskolako talde pedagogikoak definitu harrera-moldeen arabera.

Lehen mailan:
  • 1. urtea (CP): 2014an sortu haurrak
  • 2. urtea (CE1): 2013an sortu haurrak
  • 3. urtea (CE2): 2012n sortu haurrak
  • 4. urtea (CM1): 2011ean sortu haurrak
  • 5. urtea (CM2): 2010an sortu haurrak.

Irakaskuntza 16 urte arte baitezpadakoa denez, 5. urtetik landa, zure haurra bigarren mailan sartuko da, kolegio batean. Kolegioan izena emateko, bertara jo behar da zuzenean.

Eskolaldi inguruko zerbitzuak:

  • Eskola garaia 16 urte bete arte baitezpadakoa izanik, lehen mailako 5. urtetik goiti, haurra BIGARREN HEZKUNTZAko sektorera joanen da, kolegio batean. Kolegioan izena emateko, ikastetxera jo ezazue zuzenean.

Eskolaldi inguruko zerbitzuetaz gehiago jakiteko (esteka)

ESKOLA PRIBATUETAN

Ikastetxeko zuzendariarengana jo ezazu, otoi, zuzenean.

Zerrenda hemen.

Eskolen egutegiak

Datak Hezkuntza Ministerioaren webgunean ikus (frantsesez): www.education.gouv.fr (leiho berria)