Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute.
Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite dituzten pertsonentzat. Bertan, Irun eta Hondarribia herriak Hendaia ondoan kokatuak dira, Bidasoak loturik, eta Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren baitan, trukaketa anitz egiten dira. Iraganean, hendaiarrak pertsonaia ospetsu batzuen pasatzearen lekukoak izan ziren, Bidasoan kokatu Konpantzia Uharteari esker besteak beste.
- Biztanleria: “Hendaiarrak”; Biztanle kopurua: 18.071 biztanle (INSEE ikerketa – frantsesez (leiho berria); Hedadura: 800 hektarea ; Goratasuna: 60 metro
- Hondartza: 3 kilometroko hondartza, Euskal Herriko luzeena. Hondar finarekin, biziki egokia da familientzat; udako sasoian elbarrituentzat harrera berezia eskaintzen du.
- Txingudiko badia: hiri-barnearen eta atseden-portuaren artean kokatua, gune natural babestua da, itsas hegazti eta hegazti migratzaile anitzen pausalekua da.
- Dunba Harriak: itsasoan kokaturik, hondartzaren bukaeran ikusten ditugu, Abadiako eremutik hurbil; Itsas higaduraren ondorioz sorturik, Hendaiaren sinboloetako bat ditugu.
- Abadia eremua (65 hektarea) eta hango itsaslabarrak, IEZI Euskal Itsasbazterra (leiho berria) deitu zentroak babesten duen gune paregabea dira.
- Hendaia Turismo Leku gisa sailkatua da 2029 arte.
- Herri senidetua: Eskoziako Peebles eta Portugaleko Viana do Castelo herriekin.
- Zuntz optikoa: zuntz optikoaren hedatzearen egoera Hendaian Arcep-en webgunean