Hirigintza urraspideak

Hirigintza Zerbitzua
2022ko urtarrilaren lehenetik goiti 

Publikoari zabaltzea:
osasun beharpenengatik, lehen harremana e-postaz eginen da. 

E-helbidea:  

Hirigintza Zerbitzuak zuzenbide baimenak bideratzen ditu zure proiektu guztietarako: zure bizilekuaren sorkuntzak, aldaketak eta zabaltzeak. 

Hirigintzari buruzko argibideak zerbitzu horretan atzeman ditzakezu. 

TOKIKO HIRIGINTZA PLANA 

Erreferentziako arau dokumentua: Tokiko Hirigintza Planaren orria ikus ezazu 

HIRIGINTZA URRASPIDEAK 

www.e-permis.fr

2022ko urtarrilaren lehenetik goiti, e-permis.fr  plataforma zure eskura duzu zeure eraikitze baimen eskariak,  aitzinetiko adierazpenak eta hirigintza agiriak bidera ditzazun.  Honako hauek proposatzen dizkizu plataforma horrek:

  • Noiznahi helgarri duzun zerbitzua nonahitik erabil dezakezuna modu errazean.
  • Denbora irabaztea: jadanik ez duzu herriko etxera etorri beharrik zure dosierra aurkeztera, ez eta zure eskariak gutun artamenduz igorri beharrik ere.
  • Urraspide ekologikoagoa, hainbat aletan inprimatu beharrik ez duten dosier digitalei esker (Salbu jendeak hartzen dituzten eraikinen kasuan eta aldaketen baimenen kasuan)

NOLA EGIN?

Zure dosierra presta ezazu

Zure eskaria kalitatezkoa eta onargarria izanen dela bermatzeko moduan presta dezazun.

  • service-public.fr webgunearen autorisation d’urbanisme edo travaux erlaitzera jo ezazu, behar duzunaren arabera, egin behar duzuna egin ahal izateko baliagarri zaizkizun argibideak eta eman beharreko urraspideak atzemateko
  • Egin beharrekoetaz argibideak emanen dizkizun profesional bati galde egin

Dosierra aurkeztu

www.e-permis.fr plataformara jo eta gida zaitzan utz ezazu:

  1. Nor zaren azaltzeko, zure Franceconnect identifikatzaileak erabil itzazu edo créer un compte erabil  ezazu plataforman kontu bat sortzeko
  2. Zure dosierra prestatu dituzun elementu guztiekin osa ezazu.
    Zure dosierra honako etapa hauek pasako ditu:

    1. Plataforman erregistratu izanaren agiri elektronikoa igorriko zaizu egun bateko epean.
      Horrekin badakizu dosierraren plataforman aurkezteko urraspidea bururatu duzula.
    2. Gero, 10 eguneko epean, jaso izanaren agiri elektronikoa jasoko duzu aurkezpen zenbaki batekin eta aurkezte datarekin.
      Horrela badakizu gure zerbitzuek jaso dutela zure eskaria.
    3. Gero, eskari motaren arabera, zenbait jakinarazpen igor dakizuke bideratze prozedura osoan zehar: epeen jakinarazpenak, dokumentuen eskariak, erabakiak.

PUBLIZITATEA, ENTSEINA EDO ENTSEINA AITZINEKOA KOKATZEKO AITZINETIKO BAIMEN ESKARIA

Aitzinetiko baimenerako dosierra telekarga (lehio berria)