Hendaia eta lurraldeko administrazioak

Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da.

Espainiaren hurbil-hurbil da, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da.

Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da. 

Hendaiako kantonamendua

Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Ziburu, Urruña eta Hendaia; azken hori da kantonamenduko jendetsuena.

Euskal hirigune elkargoa (ehe)

Hendaia Euskal Hirigune Elkargoko kide da.
Elkargoa 2017ko urtarrilaren lehenean sortu zen.

Euskal Elkargoaren webgunea ikus (leiho berria)

Pirinio atlantikoetako departamentua – 64

logo-le64-conseil-departemental

Hendaia Pirinio Atlantikoetako Departamentuan dago, non biltzen baitira Ipar euskal Herria eta Bearnoa (674 908 biztanle, 557 herri, 7645 km²).  Paueko hiria da departamentuaren hiriburua (82 776 bizt.). Departamentuak 2 suprefektura ditu: Baiona eta Oloroe-Donamaria.

Lurralde kolektibitatea

Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluaren webgunea ikus – Fransesez (leiho berria)

Prefectura(estatuaren ordezkaritza)

Prefekturaren webgunea ikus – Frantsesez (leiho berria)

Akitania berriko eskualdea

logo-region-nouvelle-aquitaine-horizontal_Couleur

2016an sortu zuten (lehen Akitania eskualdea)

Akitania Berriko Eskualdearen webgunea ikus – Frantsesez (leiho berria)

Baiona-donostia euskal eurohiria

Hendaia Euskal Eurohiriaren kide 2001az geroztik da, Euskal Kotaldeko beste 42 herrirekin batera.

Euskal Eurohiriaren webgunea ikus (leiho berria)

Akitania berria – EUSKADI – NAfARRoa euroeskualdea

Hendaia Akitania-Euskadi Euroeskualdearen erdi-erdian da ere eta bertan dugu haren egoitza soziala.

Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen webgunea ikus (leiho berria)