Eskola oporraldietako jardunak

Zure haurren hurrengo eskola oporraldietarako jardunak presta itzazu.

Hemen beherean, eragile guztiek (Herria, Hendaia Turismo…) antolatu jardunak xerkatzen laguntzeko esteka baliagarriak atzemanen dituzu

Ikus ezazu ere haur eta gazteentzako ekitaldien agenda.

Herriak antolatuak

Zure nerabeentzat

Nerabeek izena eman dezakete udal harlekuan, Anne-Laure edo Raphaël-ekin.

Nerabeen jardunetaz gehiago jakiteko

Haur ertainentzako aisialdi harrerak: 6-13 urte

Haurrek Haizpean eremuan hartuko dituzte, edo ludoteka elebidunean (frantsesa-euskara).

Harrera honetaz gehiago jakiteko

Txikienentzat

Haurrak Haurtzaroaren etxean edo Lizardi Txikin hartuak dira.

Harrera hauetaz gehiago jakiteko

Kirola ezagutzea

Kirola ezagutzeko udal eskolak jarduketa fisikoak eta kirolekoak proposatzen dizkie 5 eta 11 urte arteko haurrei «kirola» ezagut dezaten. Eskola kirolaren eta herriko kluben arteko lotura da.

Oporraldi txikietako lehen asteazkenean antolatu harrera horretaz gehiago jakiteko.

Herriko beste eragilek antolatuak

Hendaia turismo bulegoak antolatua

Eskolako oporraldi txikiak baino zenbait egun lehenago (salbu Eguberrietakoak) Hendaia Turismo bulegoak hendaiarrentzako eta bakantzatiarrentzako animazioak argitaratzen ditu bere webgunean.

Ikus webgune hau: www.hendaye-tourisme.fr (leiho berria)

DENENTZAT gizarte zentroak antolatuak

Gizarte zentroaren webgunean atzemanen dituzu informazio baliagarriak; nerabeentzako ateraldiak eta txikienentzako aisialdi harrera antolatzen ditu.

Webgunea ikus: www.centre-social-denentzat.fr (leiho berria)

UDA LEKU elkarteak antolatuak

Euskarazko harrera

Webgunea ikus: udaleku.eu (leiho berria)

Elkarteek antolatuak

Elkarteek proposatu jardunak atzeman