Nerabeen harlekua

Hendaiak nerabeentzat egokitu udal jarduerak proposatzen ditu.

Badira ere harleku bat Denentzat Gizarte Zentroan eta euskaraz murgildurik aritzeko harleku bat Hendaiako ikastolan, Uda Leku elkarteak antolaturik.

gazteentzako udal harlekua

urte osoan zehar 

Nerabeen harrera (14-17 urte) urte osoan zehar egiten dute Hendaiako Herriaren udal animatzaileek. Hendaiar gazteak hartzen dituzte eta beste lekuetatik etorri gazteei ere zabalik dira ateak. 

Oporraldi laburretarako izena ematea urririk da, bai eta jardun gehienak ere (parte hartze bat eskatuko da kanpoko begiraleen beharra duten ateraldi eta jardunetarako).

Horren ordainez, gazteei eskatzen diegu herrian proposatzen diren ekitaldi, jarduera eta herritar ekintzetan parte har dezaten, adibide baterako, hiri bestarako gurdia sortzen, ahalmen urritasunaren hendaiar astean laguntzen…

Nerabeak denbora pasa etor litezke eta plantan eman diren jardunetan parte har edo ez: hainbat karta eta gizarte joko, hondar gaineko kontra egite kirolak eta talde kirolak, ur jarduerak, natura beteko jarduerak, arrats saioak, kanpamenduak…
Animazio taldeak hainbat jarduera proposatuko du, baina oporren plangintza gazteekin eginen da, gazteek eginen dute betiere kontsumo jarduerez besterik izan dadin ahaleginduz. Beren oporren eragile izanen dira gazteak.

Mugikortasunari, formakuntzari, laguntzeari, osasunari, engaiamenduari eta abarri buruzko hainbat informazio eta liburu emanen dira gazteen esku.

Oporraldi laburretan, astelehenetik ostiralera egiten da harrera, 14:00etatik 18:00etara.

Gazteen Harlekuaren zabal orduetan ez dira goizak sartzen.

Noiz edo noiz besterik ez da goizeko saiorik antolatuko.

uztail-abuztuan

Gazteen hondartzako harlekua

Udan, gazteen harlekua Hondarraitz hondartzara aldatzen da, Zokoburu aldeko sokorrigunetik hurbil
Zabaltzea: uztailaren 10etik abuztuaren 18ra – astelehenetik ostiralera – 14:00etatik 18:00etara.

Gazteen harlekuak etxetto bat du terraza eta eguzkitakoekin, oihal-etxolekin eta kirol zelai batekin beraientzat bakarrik. 24 gazte har ditzake, 2 animatzailerekin. Harlekua beterik izan eta gerta liteke gazteren batek handik 2 orenetara alde egin eta leku bat libre uztea.

Udarako tarifa

11€ / hilabetea

Izen emateak

  • Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuan
    Gazte Informazio Bulegoa. Portu karrika 15, 64700 Hendaia
  • Harlekuan bertan
  • E-postaz izen emate dosierra telekargatuz Gazte Harlekuan
  • Irandatz kolegioko ludotekan, astearte eta ostegunetan
  • Hendaiako auzoetan egiten ditugun itzulietan, asteazken eta larunbatetan
  • Gazte Harlekuaren barne araudia

Argibideak

Jesús
Telefonoa +33 (0)5 59 20 41 41 – +33 (0)6 31 01 90 30
E-helbidea: 
Facebook

Uda Leku

Uda Lekuren haurren harrera euskaraz murgilduz egiten da.

Argibideak

Ikastola, Bigarrena karrika 9
Zabaltze orduak: Asteazkenetan, oporraldi laburretan (Eguberrietan izan ezik) eta oporraldi luzeetan

Egoitza soziala
Baiona: Jouandin hiribidea 7
Telefonoak: +33 (0)5 59 55 01 25
udaleku.eus – E-helbidea:

Denentzat

Ikus ezazu Denentzat Gizarte Zentroaren  webgunea, zure nerabea denbora librean den bitartean har baitezake.

Argibideak

2 harleku

  • Denentzat Gizarte Zentroan – Richelieu karrika 29
  • Orio auzoaren lokalean – Gaztainalde karrika 24

Zabaltze aldiak: asteazkenetan, larunbatetan eta eskola oporraldietan (Eguberrietan izan ezik)
Zabaltze orduak: 14:00etatik 18:00etara

Telefonoa: +33 (0)5 59 20 37 63centresocialdenentzat.fr