Nerabeentzako aisialdi harrerak

Hendaiak udal jardun zenbait proposatzen ditu nerabeentzat egokiak, hala negukoak nola udakoak.

Badira ere Denentzat Gizarte Zentroaren harrera eta euskarazko murgiltze harrera bat hendaiako ikastolan, Uda Leku elkarteak gidaturik.

Udal Harrera

2020 ko otsaileko oporrak

programa ikus

Facebook orria (leiho berria) 

Urte osoan, Hendaiako Herriko Etxeko animatzaileak egiten die harrera nerabeei.

Udan

Nerabeentzako hondartza-bilgunea

ados-sortie-kayak

Hendaiako Hondartzan, Sokorri-postu nagusitik (Balea) hurbil,

Irekiauztailaren 10etik abuztuaren 25eraasteartetik larunbatera, 14:30etik 18:30era.

Etxola batek, terraza, mahai eta eguzkitakoekin, eta kirol zelai pribatu batek osatzen dute Nerabeentzako Hondartza-bilgunea. Gehienez 36 gazte bil ditzake, 3 animatzaileekin.

Nerabeak hurbiltzen ahal dira denbora pasatzera, eta proposatutako hainbat jardueratan parte hartzera: karta eta lagunarteko hainbat joko, taldeko eta elkarren aurkako kirolak hondarrean, itsas eta natura jarduerak, gaualdiak, kanpaldiak…

Informazioa eta liburu batzuen aurkezpenak ere eskaintzen zaizkie nerabeei.

Gazteek beren karroza egiten dute Euskal Bestarako, eta astekari bat plazaratzen dute iragan edo datozen gertakariei buruz.

Prezioa:

10 euro hilabeteka.

Izen emateak

Neguan

ados-sortie-karting

Ohiko hitzorduak astearte eta ostegunetan, Irandatz kolegioan (ludotekan). Beste hitzordu batzuk aitzinetik antolatzen dira gazteekin, proiektuak osatzeko edo jarduerak egiteko larunbatetan eta eskolako oporretan.

Gimnasioa, Beltzenia pilotalekua, itsas zentroa… halako azpiegiturak maiz erabiltzen dira.

Noiz edu noizko topaketa-momentuak asteazken eta larunbat arratsaldetan: Hendaiako auzoetan, saskibaloi zelaietan…

Aste guztiz, gazteen Facebook orria (“Accueil Jeunes Ville Hendaye” izenekoa) eguneratua da, datozen ekintzei buruz komunikatzeko xedearekin. Animatzaileekin Facebook-en solasean aritzeko aukera dago irailetik ekainerako asteazkenetan, 17:30etik 19:30era.

Pedagogia proiektua (2019-2019, neguan)

Uda Leku

Uda Lekuren haurrentzako harrera euskaraz egiten da.

Informazioak

Ikastola, Bigarrena karrika 9
Zabaltze egunak: Asteazkenetan, oporraldi txikietan (salbu eguberrietan) eta oporraldi handietan

Elkartearsen egoitza
Baiona: Jouandin etorbidea 7. – Webgunea (leiho berria)
Telefonoak: +33 (0)5 59 55 01 25+33 (0)6 84 61 13 62
E-helbidea: 

Denentzat

Ez dudarik egin eta zure haurra aisialdian har dezakeen Denentzat Gizarte Zentroaren webgunea kontsulta ezazu.

Argibide gehiagorako

2 bilgune:
– Denentzat  Gizarte Zentroan– Richelieu karrika, 29
– Orioko bilgunean – astanalde karrika, 24.

Zabalik 14etatik 18etara
Zabaltze garaiak: Asteazkenetan eta larunbatetan, oporraldi  handietan eta txikietan  (salbu eguberrietan)

Webgunea (leiho berria) – Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 63 – E-helbidea