Taldekako harrera motak

Hiru talde harrera mota dira Hendaian: bi herriarenak eta bat Itsas Ospitalean.

Herriko guneak

Haur Txikien Harrera Etxeak (HTHE-EAJE) biltzen ditu Irandatzeko eta Dongoxeneako haurtzaindegiak, Gizarte Laguntzarako Udal Zentroaren kudeaketa pean.  HTHE egiturak 10 aste eta 4 urte bitarteko haurrak hartzen ditu bi egoitza horietan.

  • IRANDATZ

Harrera: Haurtzaroaren Etxeko beheko solairuan: Irandatz karrika, 6
Baimena: 25 toki

  • DONGOXENEA

Harrera elebiduna frantsesez-euskaraz:  Dongoxenea karrika, 7
Baimena: 30 tokiak

FUNTZIONAMENDUA

Irekia: 7ak 30etik 18ak 30era, astelehenetik ostiralera
Hetsia: jai egunetan, 3 astez udan eta 2 astez neguan (Eguberriko oporrak)

Gurasoek ez badute nahi beren haurrak euskarazko jarduera batean parte har dezan, frantsesezko jarduerak proposatuko zaizkio horien ordez, langile frantsesdun baten ardurapean.

Haurren harrera

Haurrak, diziplina anitzeko talde batek (haur-erizaina, haur-hezitzailea, erizaina, haurtzaintza laguntzaileak, “CAP Petite Enfance” diplomadunak) hartzen ditu adinaren araberan:

  • Txikiak: 10 astetik 14-18 hilabetera
  • Ertainak: 14-18 hilabetetik 24 hilabetera
  • Handiak: 24 hilabetetik gora

Zuzendaria

Zuzendari bat egoitza bakoitzean (Irandatzen: haur-hezitzaile bat, Dongoxenean: haur-erizain bat) arduratzen da egiturako proiektuaren antolamenduaz eta bi egoitzetan balio duen funtziomanendu araudiaren betearazteaz.

Lehen haurtzaroko zuzendari koordinatzailea (Dongoxeneko haur-erizaina) arduratzen da bi zerbitzuen arteko loturaz, proiektu ezberdinen batzeaz eta kohesioaz.

HAURREN HARRERA ESKATZEKO

Aitzinetiko izen emateak eta argibide gehiagorako leihatila bakarraren bidez 

Haurtzaroaren Etxean: Irandatzeko haurtzaindegia – Irandatz karrika, 6
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 33 32
Zabalik:
 astelehenetik ostiralera 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak 30era

Celine Elgoyhen: E-helbidea : 

ITSAS OSPITALEA

Hendaiako Itsas Ospitalearen Haur Ttipiak Hartzeko Etxea

Assistance Publique-Hôpitaux de Paris (AP-HP) izeneko erakundeak lehentasuna ematen dio ospitalean lan egiten dutenen haurrak hartzeari, lanean diren bitartean, baina, lekua bada, bertan lan egiten ez dutenen haurrak ere hartzen ditu.

Funtzionamendua

Egitura urte osoan da zabalik, 6ak eta 30etik 21etara, astelehenetik ostiralera, bi asteburutik behin eta jaiegunetan, 6ak eta 30etik 15etara, edo 13etatik 21etara, izena emanik diren haurren kopuruaren arabera (gutxienik 3).

Haurren kargu hartzea:

Haurrak adin taldetan hartzen ditugu:

  •  Niniak: 2-5 hilabetetik 18-20 hilabetera
  • Handiak: 18-20 hilabetetik eskolan sartzeko adina bitarte.

Diziplina anitzeko taldea (erizain/haur artatzaile eta egituraren zuzendari bat, haur ttipien hezitzaile bat, zortzi haur artatzaile laguntzaile, pediatra bat noizbehinka) haurraren beharrei so egin eta erantzuten saiatzen da, haur bakoitzari adi, bai eta gurasoekin heziketa lana egiten ere.