Funtzionamendu araudia – Haur txikien harrera establimendua Irandatz eta dongoxenia

Haur ttipientzako harrera etxea Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak du kudeatzen (Lorategietako karrika, 9 – Hendaia). Sei urtez peko haurrak hartzen ditu, taldean, hala jarraituki nola aldian behin, goizeko 7:30etik 18:30 bitartean.

Etxeak bi egitura ditu: «Irandatzeko Haurtzaindegia», Irandatz karrikako 6an, Hendaian, eta «Dongoxeneko Haurtzaindegi Handian» Dongoxenea karrikako 7an, Hendaian. Bi egitura horiek honako agindu hauek dituzte gidari:

  • 2010-613 Dekretua, 2010eko ekainaren 7koa, 6 Urtez Peko Haurrentzako Harrera Etxe eta Zerbitzuen gainekoa eta Gizartekintzaren eta Familien Kodearen II. Liburukiaren 1. Tituluaren 2. Sekzioaren V. kapitulua eta ukan zitzakeen aldaketak aldatzen dituena,
  • Familia Laguntzetarako Nazio Kutxak indarrean dituen aginduak, aldaketa zeinahi aplikatzen delarik,
  • Honen jarraian datorren funtzionamendu araudiaren aginduak.

KUDEATZAILEA

Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa Administrazio establimendu publikoa da eta ekipamenduaren kudeatzailea.

G.E.U.Z. – C.C.A.S
DURRUTY egoitza
Lorategietako karrika, 9
BP 60150
64701 HENDAIA Cédex
Tel: 05 59 48 23 10
E-posta:

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren lehendakaria: Kotte ECENARRO J.
GEUZaren administratzailea, haur ttipien zinegotzi arduraduna: Nathalie CAMACHO SATHICQ and.
Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren zuzendaria: Txomin ELIZONDO j.
Harrera anitzeko egituren zuzendari koordinatzailea: Nelly GROSSIERES and.
DONGOXENEko gunearen zuzendaria: Nelly GROSSIERES and.
IRANDATZeko gunearen zuzendaria: Sylvie DUCOS and.

Asurantza:

  • Erantzukizun zibila: Kontratu zbk. 33620725:
  • SMACL Assurances
    Groupe de gestion sud-ouest
    141, avenue Salvador Allende
    CS 20000
    79031 NIORT CEDEX 9

Bermeak:

  • Kalteak jendeei
  • Kalteak materialei
  • Kalteak materiagabekoei.

Erantzukizun zibila gertatuko litzatekeen kasurako, GEUZak asurantza kontratu bat sinatu du, haurtzaindegian hartuak diren haurrek sor ditzaketen kalteak edota jasan ditzaketen kalteak zehaztuz. Kalteak jendeei egiten bazaizkie, gizarte erakundeek (Gizarte Asurantza eta elkartasun kutxa, halakorik balitz) eskaintzen dituzten zerbitzuez gain arituko da asurantza.

Egiturak ez du inolako erantzukizunik haurtzaindegian gerta daitezkeen familien haur karrosen ebasketa edo andeaketetan.

HAUR TTIPIEN HARRERA ETXEA

  • Irandatzeko Haurtzaindegia egitura
    Haurtzaroaren Etxea
    Irandatz karrika, 6
    64 700 HENDAIA
    Tel.: 05 59 48 02 04
  • Dongoxeneko Haurtzaindegi Haundian
    Dongoxenea karrika, 7
    64 700 HENDAIA
    Tel: 05 59 48 23 50

Harrera ahala eta harrera motak:

Honako hauek dira:

  • Irandatz: 25 leku, gela bakarrean. Halere, haurrak hiru taldetan banatuak dira, adinaren eta garapen psikomotorearen arabera: ttipiak, ertainak eta handiak.
  • Dongoxenea: 40 leku, autonomo diren frantses/euskara atal elebidunetan: ttipiak, familia ttipi 1, familia ttipi 2 eta ertain-handiak (1. solairuan).

DONGOXENEko egitura «LEHA» dispositiboan da (Lehen Haurtzaroaren Euskarazko Harrera), zeinean Euskararen Erakunde Publikoak, Baionako Familia Laguntzarako Kutxak (FLK-CAF), Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak eta Hego Akitaniako Laborarien Mutualitate Sozialak (LMS-MSA) parte hartzen baitute, eta horren karietara, euskarazko harrera eskaintzen du.

Dongoxeniako egitura labelizatze prozesu batean da, ingurune elebiduneko harrera eskaintzeko (C eredua). Langileen erdia euskaraz zuzentzen zaio haurrari, eta beste erdia frantsesez. Horren egiteko, langileen %50 euskaldun behar ditu haurtzaindegiak eta horretarako formakuntza plan bat du.

Egitura, hizkuntza proiektua ongi gauza dadin behar den materialaz hornituko da.

Noizbehinkako animazioak edo animazio erregularrak (ikuskizunak, kontalariak, beste egiturekiko partzuergoak…) eginen dira euskaraz.

Afixatzea, seinaletika, bai eta familiei ematen zaizkien dokumentuak elebidun izanen dira.

Baldin eta gurasoek ez badute nahi beren haurrak euskarazko jarduera batean parte har dezan, frantsesez ari den langilearekiko harremanari emanen zaio lehentasuna, frantsesezko ordezko jardueretan.

Bi egituretan, haurrak honela har daitezke:

  • Harrera jarraituan = egituraren ezagun diren haurren harrera, aitzinetik ezagun diren eta errepikatzen diren beharrei erantzuteko,
  • Noizbehinkako harrera = egituraren ezagun diren haurren harrera, aitzinetik ezagun diren behar noizean behinekoak eta ez errepikatuei erantzuteko,
  • Larrialdiko harrera = egituraren ezagun ez diren haurren harrera, denbora mugatu baterako eta larrialdi bati erantzuteko.

Betiere R.2324-17 artikuluaren lehen paragrafoak eta R.2324-43 artikuluak agintzen dutena betez, baldin eta asteko ordukako okupatze mailaren batezbestekoa ez bada harrera ahalaren %100tik gorakoa, aldi berean har daitezkeen gehienezko haurren kopurua harrera ahalaren % 115eraino eraman liteke, hau da, Irandatzen 29 haur eta Dongoxenean 46.

R2324-42 artikuluari jarraikiz, haurtzaindegiak bermatzen du egiazki hartuak diren haurren zaintzeko sei haurretarako langile bat izateko adina langile izanen direla.

Zabalik diren egun eta orduak:

Irandatzeko Haurtzaindegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era
Hestealdia: 3 aste udan, lehen mailako eskolen eguberritako eskola oporraldietan, urteko lehen egunean eta egun pedagogiko bat.

Dongoxeneko Haurtzaindegi handia: astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era
Hestealdia: 3 aste udan, lehen mailako eskolen eguberritako eskola oporraldietan, urteko lehen egunean eta egun pedagogiko bat.

Hartzen diren haurren adina:

10 asteko haurretatik hasi eta 6 urteko haurrak arte, harrera jarraitua eginez edo noizbehinkakoa. Haurrak ez dira amatasun oporrak amaitu arte hartuko.

ZUZENDARITZA

HTHE-EAJEaren zuzendari-koordinatzailea: Nelly GROSSIERES and., erizain-haur artatzailea,
Ile de France-ko talde haurtzaindegi baten zuzendaria 1998tik 2002ra.
2003tik 2015 bitartean Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren Ama-Haurren Babespen Zerbitzuan erizain haur artatzaile gisa lanean.

DONGOXENEko gunearen zuzendaria: Nelly GROSSIERES and.

IRANDATZeko gunearen zuzendaria: Sylvie DUCOS and., haur ttipien hezitzailea,
10 urtez Hendaiako elkarte baten haurtzaindegi baten arduradun,
21 urtez Hendaiako GEUZaren IRANDATZeko harrera anitzeko egituran, haur ttipien hezitzaile gisa.

Kudeatzaileak emanik, honako egiteko hauek dituzte zuzendariek:

  • zuzendaritza etenik gabe segurtatzea,
  • zerbitzuaren antolaketa orokorra egitea eta proiektu pedagogikoa gauzatzen dela ziurtatuz, haurrei kalitatezko harrera eskain dakien bermatzea,
  • establimenduaren proiektua eta barne araudia prestatzen parte hartzea eta haien afixatzea,
  • dokumentu horiek gauzatzen eta eguneratzen direla zaintzea,
  • egituraren kudeaketa administratibo eta diruzkoan parte hartzea,
  • haurtzaindegiaren segurtasuna zaintzea eta higiene eta segurtasun arauak erabiltzen eta betetzen direla segurtatzea,
  • larrialdietako zenbakiak, larrialdietako protokoloa eta lekuak husteko plana afixatzea,
  • janariaren kalitatea zaintzea,
  • funtzionamendurako behar diren material eta produktuak aurreikustea,
  • erreserbak neurtzea,
  • materiala eta produktuak behar bezala baliatzen direla zaintzea,
  • egituraren funtzionamenduaren berri enplegatzaileari ematea,
  • egituran gerta daitekeen zeinahi istripu edo aldaketaren berri dagokien agintariei ematea.

Langileekin:

  • langileen kontratatzean parte hartzea,
  • langile berrien lanean hastea laguntzea,
  • langileen gaineko manu hierarkikoa baliatzea,
  • plangintzak ezarri eta haurren zaintzarako ratioen ardura ukaitea (6 haurrentzat langile 1),
  • haurren zaintzarako ratioa osatu behar balitz, osatzea,
  • bakoitzaren egitekoak zehaztea, egituraren proiektuari jarraiki eta lanpostu fitxen arabera,
  • langileak ebaluatzea,
  • talde lana bultzatzea eta laguntzea,
  • taldeak sostengatzea, gatazketaz ohartu eta haien bideratzea, lan baldintzak eta laneko osasun araudia zaintzea,
  • formakuntzak koordinatzea,
  • langileekin batera, ikastun langileen gidaritza antolatzea eta haien ebaluaketan parte hartzea.

Familiekin:

  • gurasoei informazioa ematea, harrera moldeak aurkeztea,
  • lekuak esleitzeko batzordean parte hartzea eta haurrak taldeka banatzea,
  • familien harrera eta egokitzapena antolatzea,
  • gurasoen ekarpenaren ordukako tarifa ezartzea, Familia Laguntzetarako Kutxak (CNAF-FLNK) haur bakoitzarentzat egin kalkuluen taularen arabera, eta kontratua idaztea,
  • harreraren segurtasuna eta kalitatea bermatzea,
  • konfiantza giroa sortzea, gurasoei adi eta haurraren heziketan, garapenean eta prebentzioan lagunduz,
  • arazo fisiko eta psikologikoetaz ohartzea, taldearekin batera,
  • familiek lantaldearekin duten harremanaren kalitatea bermatzea,
  • establimendu kontseiluko guraso kideen hautapena antolatzea,
  • medikuntza eta larrialdietarako protokoloak ezar daitezen zaintzea,
  • higiene protokoloak ezar daitezen zaintzea,
  • haur bakoitzaren dosierra eta egunero etortzen direnen erregistroa eguneratzea, kontrol aldietan erakusteko.

Partaideekin:

  • partaideekiko harremanak abian jartzea eta mantentzea (AUB-PMI – FLK-CAF – zaintza molde hainbat).

Zuzendaritza etenik gabe mantentzea
Honako hauek bermatuko dute:

  • Dongoxeneko gunean: Elodie RICHARD, haur ttipien hezitzaileak
  • Irandatzeko gunean: Valérie GUINE COUARTOU, haur ttipien hezitzaileak.

Zuzendaritza zeinahi egoeratan etenik gabe mantenduko dela bermatzeko moldeak protokolo batek ezartzen ditu (I. eranskina).

ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK ETA HARRERA BALDINTZAK

Izena emateko moldeak:

2015eko irailaz geroztik, lurraldean diren harrera modu guztiekin izena emateko dosier bakarra osatu da.

Honako helburu hauek ditu:

  • Harrera modu baten xerka diren familien urraspideak erraztea,
  • Gurasoei beren haurrarentzat egoki den harrera modua hautatzeko argia eskaintzea.
  • Guraso bakoitzari zaintza aterabide bat sistematikoki eskaintzea,
  • Harrera eskaria zehatzago zerrendatzea.

Hona dosier bakarrak hartzen dituen zerbitzuak:

  • Irandatz haurtzaindegia
  • Dongoxeneko haurtzaindegi handia
  • Etxe haurtzainen Cobalt sarea
  • Familia Harrera Zerbitzua
  • «Txiki Txoko» eta «Il était une fois» haurtzainen etxeak
  • Itsas ospitalearen haurtzaindegia.

Dosierren jasotzea:

Harrera modu baten xerka diren familiek aurreizen-emate dosierra dagozkion egituretan jaso dezakete, edo bertsio digitalean herriaren webgunean.

Dosierren aurkeztea

Hitzordua hartuz, dosierrak Haurtzaroaren Etxeko Haur txikien koordinatzaileari berari eskura eman behar zaio (MPE), Irandatz karrika 4, 64700 Hendaia. Dosierraren osaera egiaztatu ondoren, aurkezte data eta zenbakidun aurreizen-emate agiri bat emanen zaio eskatzaileari.

Kasu: aurreizen-emate dosierrak ez du onartua izanaren balioa.

Aurreizen-emate dosierra baliodun egitea

Dosierra lekuen esleitzeko batzordeen aitzinean hiru aldiz aurkezturik aztertuko da. Batzordeak hiru aldiz uko eginez gero, dosierra ez da bali izanen eta eskaria berritzeko dosier berria aurkeztu beharko da.

Aurreizen-emanik diren haurrak herritik at, bai eta Frantziatik at bizi litezke, baldin eta enplegatzaileak familia laguntzen Araubide Nagusiaren ordainsaria ordaintzen badu. Araubide Nagusitik edo Laborarien Gizarte Mutualitatetik (MSA) at diren familiek, bai eta Familia Laguntzarako Nazio Kutxak (CNAF) urtero ezartzen duen zerbitzu bakarraren (PSU) ordukako diru kopurua ordaintzea onartzen dutenek ere eman dezakete izena.

Egitura Familia Laguntza Kutxak (FLK-CAF) diruztatzen du. Halatan, bada, Familia adarraren laikotasun gutuna betetzera engaiatzen da eta bere establimenduetan gizarte mistotasuna eta familia ororengana zabalik izatea bultzatzen du (harrerarako ez dira familien egoerari edota gurasoen egoera sozioprofesionalari loturiko baldintza murriztaileak erabiliko, gurasoak gizarteratze bidean diren familiei zerbitzua eskuragarri egitea,…), bai eta haur orori zabalik (ahalmen urritasunen bat edota eritasun kronikoren bat duten haurrentzat helgarria,…).

Onartua izateko irizpideak:

Lekuen esleitze batzordea:

Batzordeak dosierrak azter eta lekuak esleitzen ditu. Aurreizen-emate dosierrak baliodun egin eta familiei harrera modu bat proposatzen die.

Egitura kudeatzaile bakoitzak du haurren onartzeko askatasuna. Batzordeak zenbait irizpide hartzen ditu kontuan, besteak beste honako hauek:

  • Familien hautua
  • Zerbitzuek eskaria egin zaien aldirako adin tartearen arabera dituzten baliabideak,
  • Urterako eskatu den oren kopurua eta plangintza
  • Dosierren ordena kronologikoa.
  • Batzordearen osaera:
  • Haur Txikien eta Familiaren arduradun auzapezordea
  • Haurtzaroaren etxearen koordinatzailea
  • Irandatz haurtzaindegiaren ordezkari bat
  • Dongoxeneko haurtzaindegiaren ordezkari bat
  • Familia Harrera Zerbitzuaren ordezkari bat
  • Etxe haurtzainen sarearen ordezkari bat
  • «Txiki Txoko» eta «Il était une fois un rêve» etxeko haurtzainen etxeen ordezkari bat
  • Itsas Ospitalearen haurtzaindegiaren ordezkari bat.
Batzordearen ondoren:

Batzordearen erabakia jakitera ematen duen gutuna igorriko zaie familiei. Gutun hori jaso eta, erantzuteko txartelaren bidez, honako hauek egin beharko ditu eskatzaileak;

Edo batzordearen proposamena onartu

Edo batzordearen erabakia ez onartu eta eskaria igurikatze zerrendan atxiki

Edo eskaria bertan behera utzi, horretarako arrazoia azalduz.

Erantzuteko txartel hori igortzen ez badu, proposamena bertan behera geldituko da.

Kasu; onartua izan ondoren egunak edota ordutegia aldatuz gero, zure dosierra berriz aztertuko da eta eman zaizun lekua gal zenezake.

Beste zeinahi aldaketarako, egituraren zuzendariarekin mintzatu beharko duzu.

Hogei harrera lekuetatik bat «bizitza edo lan baldintzengatik edo diru-sartzeen eskasiagatik zailtasunak dituzten familietako haurren aukerak laguntzeko» gordeko da, hala agintzen baitu 2010-613 dekretu, 2010eko ekainaren 7koaren R-2324-29 artikuluak.

Eskatzen diren egiaztagiriak:

Administrazio dosier bat eta medikuntza dosier bat osatzeko, hainbat egiaztagiri eskatuko dira: familia liburua, osasun liburuxka, etxeko medikuak eman « taldean bizitzeko kontraindikaziorik ez denaren agiria », FLK-CAF onuradun zenbakia edo N-2 zerga agiria administrazio dosierra eta mediku dosierra osatzeko.

Familia dosierra:

Honako hauek ekarri behar ditu:

  • Helbidea, gurasoen telefono berea eta lanekoa,
  • FLK-CAF onuradun zenbakia eta onuradunaren izena,
  • Haurra eramateko eta hartzeko baimena dutenen izena, helbidea, telefonoa eta haurrarekiko senide lotura (egiturako langileek ezagutzen ez duten orori nortasun agiriren bat eskatuko zaio),
  • Larrialdiren bat bada, erantzun dezaketenen izena, helbidea eta telefonoa,
  • Gurasoek sinatu baimenak (larrialdietarako, antipiretikoa eta antalgikoa emateko, ateraldietarako, argazkietarako, filmetarako, Haurtzaroaren Etxearen jarduera txostenean hedatzeko).

Gurasoei, aldaketaren bat gertatu bezain laster adieraz dezaten galdegiten zaie (helbidea, telefonoa, familia egoera …).

Haurraren osasun fitxa:

Osasunaren eta harrera barneratzailearen erreferenteak osatzen du, haurra onartzerakoan; honako hauek seinalatu behar ditu:

  • Informazio administratiboak,
  • Larrialdiren bat balitz deitu behar den familia-medikuaren izena, helbidea eta telefonoa,
  • Txertoak:
    2018ko urtarrilaren lehenetik goiti sortu haurrentzat, 11 txerto dira baitezpadakoak. Txertoen jartze horiek 10 xiringatze dira haurraren 2 eta 18 hilabeteen artean. 2018ko ekainetik goiti, haurraren osasun liburuxka kontrolatuko da, indarrean den txerto jartze egutegiaren arabera egunera dela egiaztatzeko. Baitezpadako txerto horiek falta badira, egituratik kanporatzeko erabakia har liteke. Txerto horien gibelatzea onar liteke, kasuan kasu, haurraren osasun adinaren arabera, 3 hilabeteko mugarekin.
    Txertoaren betebeharra osasun publikoko behar nagusi batengatik izanik, medikuntzako kontraindikazio batengatik soilik onar liteke txertoa ez hartzea.
    Medikuntzako kontraindikazio agiriak ezin dira orokorrak eta guztietarakoak izan, ez baita txerto guztietarako medikuntza kontraindikaziorik.
  • Familiaren iragana
  • Norbanakoaren iragana
    • medikuntzakoa
    • ospitaleratzeak
    • alergiak
    • oraingo tratamenduak
    • erregimena
  • Loa, elikadura, ohiturak.

Larrialdietan edota gurasoak ezin atzeman badira, larrialdietako zerbitzuak deitzeko, haurra ospitaleratzeko eta, behar balitz, anestesia orokorra egiteko baimena sinatu behar dute gurasoek.

HARRERA MOLDEAK

Printzipio nagusiak:

Haurren harrera, gurasoekin sinatu kontratuaren arabera eginen da.

7:30 baino lehen ez da haurrik hartuko; tenore horretan heltzen dira harreraren bi arduradunak. Bi pertson horiek egituran ez diren bitartean ez da haurrik hartuko.

Banantze unea erabakiorra da zure haurrak eguna ongi pasa dezan. Ahal bezain baldintza onenean bizi dezan, gurasoei eskatzen zaie haurra erdiko aretoraino lagun dezaten (edo lorategira), denbora pixka bat har dezatela haurren zaintzaile baten esku goxoki uzteko.

Dongoxenean, segurtasun arrazoiengatik, gurasoei eskatzen zaie ez dezaten erdiko aretorako atexka zabalik utzi, liparño batez besterik ez bada ere.

Irandatzen, harrera gunea haurraren etortzerako edo abiatzerako bakarrik behar da erabili (oinetakoaak jantz eta kentzea); ez dute gurasoek topatze eta mintzatze leku gisa baliatu behar.

Proiektu pedagogikoa (jarduerak) egin ahal izateko eta haurren erritmoa errespetatzeko, gurasoei eskatzen zaie, ahal duten neurrian, haurra ekarri eta eramatea ez dezatela egin eguneroko jardun arruntaren jarraipenaren kaltetan (ertainen eta handien sailetakoen heltzea 10:00ak aitzin

Ezintasunen bat edota eritasun kronikorik duen haurrarentzat, harrera molde berezi bat eginen da, haurraren etxeko medikuak eta egituraren osasunaren eta harrera barneratzailearen erreferente denarekin eta haurrarekin ari diren gainerako langileekin (psikomotrizitatelaria, psikologoa…) elkarlanean prestatu protokolo batez.

Gurasoei, solaskide nagusi bat proposatuko zaie, haur horrek behar duen laguntza bereziaren arduradun izanen dena. Beste arizaleekin informazioa trukatzeko, haurraren kaier berezi bat balia daiteke.

Noizbehinkako harrera egiterakoan, egunaren antolaketak eskatzen du gutxienez 2 orduz jarraian izatea haurra egituran.

Ustegabeko huts egiteren baten edo berantaren baten kasuan, familiak 9ak aitzin eman behar dio ETXEari horren berri.

Zaintza arauak betetzeko (hartzen diren haurren kopuruaren araberako zaindarien kopurua), gurasoei eskatzen zaie kontratuan aurreikusirik diren heltze orduak bete ditzatela. Aitzinetik ikusi gabeko ordutegi gainditzerik gertatuz gero, gurasoek zuzendariari edota zuzendariordeari egin behar diote eskaria, gutxienik 48 oren lehenago; aldeko iritzia emanen zaie zaintza arauek hala egiteko aukera ematen badute.

Gurasoei, heste ordua (18:30) kontuan har eta errespeta dezaten eskatzen zaie. Halarik ere, baldin eta, noizbait, haur bat 18:30ak pasaturik bertan bada oraino, haur-artatzaile laguntzailea saiatuko da gurasoak edota haurraren xerka etortzeko baimena dutenak atzematen.

Haurrak ez dira gurasoen esku edota gurasoek baimen idatziz seinalatu dituzten pertsonen esku beste inoren esku utziko. Baldin eta langileek ez badituzte pertsona horiek ezagutzen, nortasun agiriren bat eskatuko zaie. Haurrak ez dira inolaz ere, adingabe baten esku utziko.

Gogora ekarri nahi dugu haurtzaindegian ezin dela sar gurasoak edo haurra laguntzeko baimena dutenak beste inor ez badu zuzendariaren baimena.

Gurasoen hurrengo hilerako lan baimeneko datak paper zurian seinalatu behar dira edo e-postaz igorri; paper edo e-mezu hori zuzendariari igorri behar zaio, berantenez hileko 15ean.

Eri den haurra har daiteke egituran, baldin eta familia medikuak ikusi badu eta egiturara joateko arazorik ez bada.

Zenbait eritasunen kasuan, berriz, ez hartzeko legezko beharra dago (ikus II. eranskina):

Gainerako eritasunen kasuan, ez da sistematikoki kanporatzen; baina haurra eroso izan dadin, sintoma gogorren kasuan, egituraren arduradunak kanporatzea erabaki lezake.

Gurasoek kontuan hartu behar dute:

  • ea haurraren egoerak taldean egotea eragozten dion,
  • ea haurra egituran egotea ez den, hala bere osasunerako nola beste haurrenerako kaltegarri.

Etxean ematen zaizkion botiken berri ematea gomendatzen da, bai eta hartzen ari den tratamenduaren ordenantza ekarri behar da.

Hornidurak:

Egiturara ekartzen diren haurrak garbi ekarri behar dira, gosaria hartu dutelarik eta egunerako aldatzeko jantziak behar dituzte ukan.

Gurasoek honako hauek ekarri behar dituzte:

  • esne maternizatua, baldin eta egiturak eskaintzen duena ez bazaio haurrari egoki,
  • aldatzeko pixoihalak, baldin eta egiturak eskaintzen dituenak ez bazaizkio haurrari egoki,
  • xurgakia edota kuttuna,
  • larru-arraseko bat edo gorputz trikota,
  • aldagarri oso bat (garbi mantentzen ikasi bitartean, galtzazpikoak eta galtzerdiak kontuan har), edota lozakua, etzanaldirako,
  • egituran soilik baliatzeko xapinak,
  • burukoa, eguraldi onarekin.

Guztia haurraren izenaz markatua izanen da eta egituran atxikiko da.

Osasun liburuxka egituran izanen da, haurra bertan denean.

Segurtasunerako, haurrak ezin du bitxirik, anbarezko idunekorik, ile pintxetarik edota elastikotxorik jantzi.

Egiturara ezin da haurraren jostailurik ekarri.

FAMILIEKIKO HARREMANAK

Haurren harrera erranez, senitarteen harrera ere erraten da. Horretarako, hainbat bide ditugu honako hauek segurtatzeko:

Familien informazioa

  • harrera liburuxkaren (paperezko bertsioa), pedagogia proiektuaren (paperezko bertsioa) eta barne araudiaren (bertsio digitala) ale bana ematen dugu,
  • VI. eranskina bete eta irakurri dutela eta ados direla erranez egiturari itzultzea,
  • lotura kaier bat, haurraren egunerokoa seinalatuz (janariak, aldaketak, loa eta bestelako oharrak),
  • afixatze taula handi bat, non egiturako bizitzaren berri ematen den (menuak, besten antolaketa, kultura ateraldiak, eritasun kutsakorrak…).

Lantaldea beti da gurasoek egin ditzaketen galderei erantzuteko prest.

Haurtzaindegiaren bizitzan parte hartzea

  • gurasoen ordezkariek gizarte bizitzako haurtzaindegi batzorde batean parte hartzen dute, indarrean diren arauek hala agindurik,
  • besta aldiak partekatzea (eguberri, inauteri, uda besta),
  • parte hartzea eskatzen da, baina ez da nahitaezkoa:
    • Haurrak laguntzea egiturak antolatzen dituen ateraldietara,
    • Gai baten inguruko bilkuretan parte hartzea.
    • Zure haurraren urtebetetzea ospatzeko aukera, horretarako pastiza industrial bat edo batzuk ekarriz, talde jantokietarako araudiak osagaien nondik norakoa ezagutzeko agintzen duena betetzeko.

Egokitzapena:

Haurra harrera egituran sartzeko, beharrezko eta nahitaezkoa da egokitzapena; ingurune berrira egokitzen laguntzen dio eta banantzeko unea arintzen.

Oso pixkanaka egiten da, bi astetan, elkarren jarraian. Iraupen hori luza edo laburtu liteke haurraren jokamoldearen arabera eta talde bizitzan duen ohituraren arabera. Larrialdiko harreren kasuan, egokitzapenaren luzera eta haurraren erantzunak egoerari ahal bezain ongi erantzuteko gisan doituko dira.

Haurraren ohiturak eta erritmoak ezagutzeko fitxa bat ematen zaie gurasoei eta egokitze aldia hasi aitzin bete behar dute.

Gurasoekin konfiantzazko harremana sortzea funtsezkoa zaigu, horrek bermatzen baitu haurra ongi kokatuko dela egituran.

Familiari, lekuak bisitatzeko gonbita egiten zaio, lantaldea ezagutzeko, bereziki beren haurraren ardura ukanen duen solaskide nagusiarekin lotzeko gonbita.

Egokitzapena, guraso biekin edo batekin, beste senideren batekin edo guraso agintea duen beste norbaitekin egin daiteke.

Gurasoei, haurrak gustuko duen zerbait ekar dezaten proposatzen diegu, segurtasuna eman diezaion eta banantze hori errazago bizitzen lagunduko diolakoan.

Gurasoa itzultzean, gera daiteke bertan eta haurrarekin jolasean aritu, bai eta, nahi balu, biberoia edo askaria bertan eman ere. Lehen biberoi hartzeak (amaren esnea edo ordezkoa) haurraren biberoi berearekin egin daitezke. Amak bularra eman diezaioke haurrari, egituran bertan.

Gurasoak gonbidatuak dira, beren lasaitasunerako, nahi badute, beren haurraren berri telefonoz  noiznahi galdetzera.

Behin egokitze etapa guztiak egin direnean, baldin eta haurra ez bada erabat egokitu, harreraren ordutegia aldi baterako murriztea adostu daiteke gurasoekin.

TARIFAK KALKULATZEKO MOLDEA

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa da egituraren kudeatzailea eta tarifak ezartzerakoan, Familia Laguntzetarako Nazio Kutxaren aginduak segitzen ditu.

Diruzko parte-hartzearen kalkulua

Tarifak familia bakoitzari egokitzen zaizkio, Familia Laguntzetarako Nazio Kutxak zehaztu ordutegien arabera. Bere aldetik, Familia Laguntzetarako Kutxak (FLK-CAF) diru kopuru bat ematen dio kudeatzaileari, familien partea nabarmen murrizteko.

Tarifak familiaren osaketaren eta diru-sartzeen arabera aldatzen dira. Kargura duten haurraren nozioa baliatzen da, familia laguntzetarako erabiltzen den modu berean.

Tarifa horiek familien ahalegina egokitu nahi dute, familiak duen haur kopuruen arabera, gutxieneko eta gehienezko muga batzuekin prezioan; muga prezio horiek urtero berrikusiak dira, urtarrilaren lehenetik goiti kontuan hartuak izan daitezen.

Haurrak txandaka zaintzen dituzten gurasoen kasuan, haur bakarrarentzat bi kontratu egin litezke.

Familien parte hartzeen nazio mailako baremoa CNAF erakundeak finkatzen du.

Baldin eta familiak bere gain badu ezintasun bereziren bat duten haurren heziketarako laguntza (EHHL-AEEH) jasotzen duen haurren bat –haurtzaindegian hartua dena haur hori ez bada ere- familiaren parte hartzerako familiari egokituko litzaiokeen mailaren azpiko maila ezar liezaioke. Neurri hori familian dagoen ezintasun bereziren bat duen haur bakoitzeko aplikatzen da.

Kontuan hartuko diren diru-sartzeak Cdap delakoan kontsultatuko dira. Kudeatzaileak, familien tarifak ezartzeko kontuan hartu diren elementuen pantaila kopia bat atxikiko du. Baldin eta Cdap zerbitzua balia ez badaiteke edo Familia Laguntzetarako Kutxak ezagutzen ez dituen familien kasuan, N-2 urteko zerga zerbitzuek egin zerga agiria edo zerga ordaintzetik libre izatearen agiria eskatuko zaie (egiturak horren kopia atxikiko du).

Eskarian ezarri epeetan ez badituzte agiri horiek ekartzen, egin beharreko diruzko ekarpena gehienezko prezioaren arabera kalkulatuko zaie, dokumentuak ekarri arte eta hortik goiti soilik eraginen du; ordurarteko prezioak ez dira berrikusiak izanen.

Familia Laguntza Kutxak kudeatzaileari eman diruzko parte hartzerako eskubidea ez duten familiei tarifen gehigarri bat ezarriko zaie, honako kalkulu honen arabera:

Familiaren diru-sartzeen (zerga agiria) eta senide kopuruaren (besteentzako kalkulu berdina) araberako tarifa + jasotzeko aurreikusi den PSU zerbitzu bakarrarekin dagoen aldea gehitzea.

Familien parte hartzearen kalkulatzerakoan diru sartzeen behe muga kontuan hartu behar da honako kasu hauetan:

  • Batere diru sartzerik ez duten edo behe mugaz peko diru sartzeak dituzten familien kasuan;
  • Haurren gizarte laguntzaren harira harrera familian kokatu haurren kasuan;
  • Laguntzarik ez duten eta zerga agiririk ez eta lansari agiririk ez duten pertsonen kasuan.

Beste zeinahi kasutan (adib.: diru sartzeen frogagiriak azaldu nahi ez dituen familia), kudeatzaileak diru sartzeen «goiko mugako» kopurua ezarriko dio.

Familiek Familia Laguntzarako Kutxarren zerbitzuei eman behar diete beren egoeraren aldaketa ororen berri, hala familiari buruzkoen berri nola lanbide egoerari buruzkoen berri. Horren arabera, diru sartzeen oinarria alda liteke zerbituzen eskubideen kalkulatzerakoan. Aldaketa horien berri egiturari ere eman behar zaio, kontuan har eta, behar balitz, harrera kontratuan gehigarri gisa aipatu tarifak alda ditzan.

Eskatzen den ekarpena finkoa da eta haurra egituran den denboran egin beharreko gastuak ordaintzen ditu, janari nagusiak eta higiene beharrak barne (esne maternizatua, pixoihalak, garbigaiak). Ez da beherapenik edo gehigarririk onartuko.

Kontratua (ikus IV. eranskina)

Familiarekin egin idatzizko kontratua da, haurra etxean den aldirako. Egokitze aldiaren ondoren sinatzen da eta familiak bere haurrarentzat eskatu dituen egun eta orduetarako leku bat ematea dakar, zenbait aste edo hilabetetarako (gehienez urtebeterako) eta sinatu den urte hartako abenduaren 31n amaitzen da.

Kontratua berrikus daiteke, egonaldia luzatu edo laburtzeko, gurasoak edo zuzendariak hala galdeginik, baina urtean behin bakarrik eta hilabete lehenagotik jakinaraziz. Familiek zeinahi aldaketaren (familia bizitzekoa nahiz lan bizitzekoa) berri eman behar diete Familia Laguntzetarako Kutxari eta egituraren zuzendariari.

Urteko kontratua duten haurrei, tarifak urtero berrikusten zaizkie, urtarrilaren lehenean.

Harrera jarraitua

Egiturak ezagutzen ditu haurrak eta egiturara sartzen dira gurasoekin sinatu kontratuaren arabera, eta zenbait ordutarako, beharrak kontuan hartuz: harreraren ordutegia, asteko ordu kopurua, etorriko den aste edo hilabete kopurua.

Harrera mota horrek hilabeteko prezio bat dakar. Hilabeteko prezioa kalkulatzeko honako formula hau erabiltzen da:

Harrera asteen kopurua x astean atxiki oren kopurua

Hilabeteka ordaintzeko atxiki hilabete kopurua

Horrela eginez, familiak hilean beti prezio berdina ordaintzen du, ezbada, noizbait, zerbaitengatik, oren zenbait erantsi edo kendu behar zaiola.

Kontratuan ezarri orenak baino gehiago eginez gero, hasia den oren laurden bakoitza zenbatuko da, hala egin oren gisa nola fakturatzeko ere.

Noizbehinkako harrera

Egiturak ezagutzen du haurra. Harrera beharra noizbehinkakoa da (ordutegia eta aste egunak). Diren lekuen arabera onartua da. Kontratu mota honek ez dakar hilabeteka zatiturik ordaintzea. Erreserba eginez gero, eskatu orenak zor dira.

Noizbehinkako harrerarako ohiko harrerarako tarifa kalkulu berdina erabiltzen da.

Larrialdietako harrera

Haurra ez da inoiz egituran izan eta gurasoek larrialdietako harrera nahi lukete.

Libre diren lekuen arabera egin daiteke soilik. Kontratu mota horrek ez dakar hilabeteko prezio bakarra. Behin eskaria eginik, eskatu diren orenak zor dira.

Familiaren diru-sartzeak ezagutzen ez direnez, egiturak gutxieneko tarifa aplika dezake edo tarifa finko bat. Kudeatzaileak du urtero tarifa finko hori finkatzen. Aitzineko ekitaldian fakturatu dituen familia ekarpen ororen kopurua zati fakturatu dituen ekintzen kopurua eginik kalkulatzen du.

Haur Ttipien Harrera Establimenduan hartu haurrei buruzko informazioen bilketa
Helburuen eta kudeaketaren 2018-2022 hitzarmenaren eta gobernuak pobreziaren aurka daraman estrategiaren harira, Nazio mailako Familia Laguntza Kutxak pobrezia egoeran diren edota ezintasun bereziren bat duten haurrei haur ttipiak hartzeko establimenduak (HTHE-EAJE) helgarri egiteko politika darama.

Helgarritasun politika horren gidatu eta baioztatzeko, haur ttipiak hartzen dituzten estabilenduei hartzen dituzten haur guztien gaineko informazioak eman ditzatela eskatzen die, estatistiken egiteko (ikus V. eranskina).

FAKTURATZEA

Familiei orenkako ekarpen baten printzipioan oinarrituz fakturatzen zaie, gurasoek dituzten benetako beharrei ahal beste hurbilduz.

Haur bakoitzak harrera etxean egiten dituen orenen kudeaketa Concerto programak egiten du. Horretarako, haur bakoitzari txartel elektroniko bat emanen zaio heltzen den eta alde egiten duen uneak seinalatzeko. Gurasoei eskatzen zaie txartela goizean heltzean eta arratsean, haurra arduradunen esku uzteko edo jasotzeko tartea baino lehen irakur dezaten.

Hilabeteko ordainketan ezarriak diren orenen arabera egiten da + eskatu dituzten tarte osagarriak + horrez gaindikoa, 15 minutuka kalkulatzen da.

Hilabeteka fakturatzen zaie, zerbitzua eman ondoren eta hilero familiari igorririk. Faktura DIRUZAINTZA PUBLIKOari ordaindu behar zaio edo bankuko kontutik kentzera utziz.

Egokitze aldian, haurra egituran den denbora fakturatzerakoan, haurra gurasorik gabe egituran hartua den benetako denbora fakturatzen da.

Hilabeteko fakturatik eta noizbehinka hartu haurrentzat honako kenketa hauek egin daitezke:

  • egitura hesteagatik (kontratua egiterakoan aurreikusia ez bazen),
  • haurra ospitaleratua izateagatik (dagokion hila bete aitzinetik egiaztagiria ekarri behar da),
  • Haurraren kanporatzea (ikus II. eranskina)
  • 3 egun baino luzeagoko eritasuna; ez dira kenduko etortzen ez den lehen eguna eta hurrengo biak (mediku agiria ekarri behar da). Eri den hiru lehen egunak ordaindu behar dira.

Kenketa horiek orenkako tarifaren arabera egiten dira.

Eskatu den denbora tarte oro ordaindu behar da.

Zor diren gehienezko orenak hila betetzean kalkulatuko dira.

Kontratutik kenduak izanik ere, hartu ez diren oporretako orenak egonaldiaren azken hilabetean fakturatuko dira.

Hila hasirik sartzen den haur orori, hilabetekako ordainketa hurrengo hilabetetik eginen zaio. Lehen hileko faktura, eskatu dituen orenen arabera kalkulatuko da (gehi hortik gaindiko orenak edo kendu beharrekoak kenduz, halakorik balitz).

Kontratua haustea:

Etxearen zuzendariak kontuan hartuko dituen presako egoera berezietatik at, gurasoei eskatzen zaie, hilabete lehenagotik bederen, idatziz jakinaraz dezaten haurra harrera etxetik behin-betiko kentzeko asmoa badute.

Harrera etxeari behar den epean jakinarazi gabe alde eginez gero, gurasoek abisurako hilabetea ordaindu beharko dute (oporretarako eskubidea kontuan hartu gabe). Nolanahi dela ere, harrera etxeak haur horren lekua balia dezake haurra arrazoirik gabe edo deus erran gabe ez bada etortzen, beti ere horretarako, lehenik, familiari, postaz, horren berri emanez.

Gurasoak araudi honen arabera jokatzera lotzen dira;  araudi honen ale bat haurra harrera etxean onartua izatearekin emanen zaie.

Erreklamazioak:

Ukan ditzaketen erreklamazioak egituretako zuzendariei nola GEUZaren zuzendariari igor diezazkiekete.

OSASUN ERREFERENTAREN ETA KANPOKO ARIZALEEN PARTE HARTZEKO MOLDEAK

Iraunkor ez diren haurren harrera establimendu eta zerbitzu bakoitzean «osasunerako eta harrera barneratzailerako» erreferente bat izanen da, honako zeregin nagusi hauekin:

  1. Ezintasun bereziren bat, eritasun kronikoren bat edota osasun arazoren bat duten haurren barneratzeko behar diren neurriak hartzen direla zaintzea.
  2. Senideekin, haurraren etxeko medikuarekin eta harrera establimeduaren lantaldearekin batera, Batbederari Egokitu Harrera bat sortzen parte hartzea.
  3. Osasunaren sustapenerako eta heziketarako jardunak egitea (elikadura, loa, pantailak…)
  4. Arriskuan diren edo izan litezkeen haurrak atzemanten laguntzea.
  5. Osasun protokoloak funtzionamendu araudiaren eranskin gisa ezartzea.
  6. Haur bakoitza onartzen den unean, haur horrek talde bizitzarako kontraindikaziorik ez duela dioen haurraren etxeko medikuak egin mediku agiria dakarrela zaintzea.

Liburuzain bat

Hilean behin aritzen da egituran (ipuin irakurketa, liburuen mailegua).

ARTAMENDU BEREZIAK, NOIZBEHINKAKOAK NOLA JARRAIAK, EMATEKO MOLDEAK

Haurrari agindu zaizkion botikak, dagozkien ordenantzarekin, haurra zaintzen duen langile orok eman diezazkioke, posologia eta emateko bidea osasunerako eta harrera barneratzailerako erreferenteak edo erizain haur artatzaileak egiaztatu ondoren – ikus III. eranskineko protokoloak

Nolanahi ere den, gurasoei eskatzen diegu medikuntza kontsultan medikuari jakinaraz diezaioten haurra harrera etxe batera doala, tratamendua, ahal balitz, egunean bi aldiz emateko agindu dezan eta haiek eman diezaioten.

2021/08/30eko 2021-1131 Dekretuaren 2. Artikuluaren II. tituluak dioenez, zeinahi langilek eman diezazkioke mediku tratamendu edota artamenduak bere kargu dien haurrari gurasotasun agintaritza dutenek edo haietako batek edo legezko ordezkariek eskatuz gero, osasunerako eta harrera barneratzailerako erreferenteak edo erizain haur artatzaileak onartuz gero.

Barne araudi hau onartuz, gurasoek onartzen dute haurrari agindu zaizkion botikak osasunerako eta harrera barneratzailerako erreferentea ez den haurren zaintzaile den beste zeinahi langilek eman dakizkion ezbada medikuak argiki eskatzen duelarik mediku laguntzaile batek egin dezala. Gurasoen idatzizko baimen hori sartze bakoitzean berritu beharko da.

Haurrak haurtzaindegitik at ukanen duen alditxar edota eritasun ororen berri eman behar da, bai eta etxeko medikuak agindu tratamendu oro (ordenantza ekarri), haurraren onerako baita.

Gurasoek urtero eman beharko dute es parents devront fournir, caque année, une prescription médicale autorisant l’administration d’un antipyrétiqye ou antalgique pour traiter une fièvre supérieure à 38.5° C baino goragoko sukarra edo gerta dakiokeen mina apaltzeko antipiretiko edota antalgikoa emateko baimena ematen duen mediku agindua.

Haurraren osasun egoeraren arabera, galde dakieke gurasoei haurraren hartzera etor daitezen.

Eroriko edo zauriñoen kasuetan, artatua izanen da eta gurasoei jakinaraziko zaie.

LARRIALDIETAKO MEDIKUNTZAKO ESKUHARTZE MOLDEAK

Presaren arabera, arduradunak edo haren ordezkoak edo haurren hartzeaz edo joaten uzteaz arduratzen den beste zeinahi langile diplomadunak honako hauek deituko ditu:

  • haurraren etxeko medikua edo egituraren pediatra,
  • larrialdietako medikuntza zerbitzua (SAMU),
  • gurasoak edo haiek izendatu ahaldunak. Horretarako, gurasoei galdegiten diegu etxeko nahiz laneko telefono aldaketa ororen berri eman diezaguten, haiekin harremanetan jar ahal gaitezen.

Horretarako, izena emateko dosierrak dakarren deskargu agiria sinatu behar dute gurasoek.

Gurasoek ezagutu dute harrera etxearen proiektua eta behar beste eztabaidatu dute horren gainean. Hertsatuki deitzen ditugu araudi honen baldintzak betetzera, haien haurrentzat ahal bezainbat arta, segurtasun eta higiene bermatzeko egina baita.

Haurra harrera etxean onartua izatearekin batera emanen zaie araudi honen ale bat.

Gizarte ekintzarako udal zentroaren zuzendaria, egituren zuzendariak, medikua eta etxeko langileak arduratzen dira, nor bere alorrean, arau hau betearazteaz.

eranskina

  • I. eranskina: zuzendaritza etenik gabe segurtatzeko protokoloa
  • II. eranskina: sistematikoki harrera etxetik kanporatzeko eritasuna
  • III. eranskina: Protokoloak (larrialdia, epidemiarik bada, artamendu bereziak ematea, tratu txarren susmorik gabe egin beharrekoa, establimendutik at egin ateraldietan eta atentatu arriskuetan).
    IV. eranskina: Kontratu eredua hutsik
  • V. eranskina: FLKri igorri informazioen zerrenda
  • VI. eranskina: gurasoek sinatu adostasun orria
    VII: 2022rako zerbitzu emateen prezioen goiko mugak

ANNEXE I

Protocole de continuité de la fonction de direction

En cas d’absence de la directrice, la continuité de direction sera assurée par :

Cas N°1 : absence de la directrice

  • l’éducatrice de jeunes enfants (EJE)

Cas N°2 : absence de la directrice et de l’EJE

  • l’infirmière pour Irandatz
  • l’EJE pour Dongoxenia

Cas N°3 : absence de la directrice, de l’EJE et de l’infirmière à Irandatz ou absence de la directrice, des 2 EJE et de l’infirmière à Dongoxenia

  • l’auxiliaire de puériculture chargée de l’ouverture à 7h30 jusqu’à son départ
  • l’auxiliaire de puériculture chargée de la fermeture de la structure au départ de sa collègue d’ouverture.

La directrice, l’EJE ou l’infirmière de l’autre pôle assureront la continuité de direction dès leur arrivée dans le service.

 

ANNEXE II

Maladies à éviction systématique

  • Rougeole : pendant 5 jours à partir du début de l’éruption.
  • Oreillons : pendant 9 jours à partir de l’apparition de la parotidite.
  • Coqueluche : pendant 5 jours à partir du début de l’antibiothérapie.
  • Hépatite A : pendant 10 jours à partir du début de l’ictère.
  • Scarlatine et angine à streptocoque A : pendant 2 jours à partir du début de l’antibiothérapie.
  • Impétigo : pendant 3 jours à partir du début de l’antibiothérapie, et uniquement si les lésions sont trop étendues et ne peuvent être protégées.
  • Gastro-en térites à Escherichia coli entéro-hémorragique et à Shigella sonnei : à partir du deuxième résultat de coproculture négatif.
  • Tuberculose : uniquement si le sujet est bacillifère, ce qui est rare chez l’enfant.
  • Infections invasives à méningocoque : hospitalisation.

III. ERANSKINA

Larrialdietarako protokoloa eta larrialdiko medikuntza laguntza zerbitzuak baliatzeko bideak egiturako langile ororentzat

  • Lasai izan:
    • Haurrari beha (galderei erantzuten ote du? Arazorik gabe arnasten ote du? Odola galtzen ote du? Zertaz da kexu?
    • Ahal bada, haurra bakartu ezazu
    • Norbait gera dadila harekin
  • Abisua eman:
    • Bizia arriskuan jartzen ez duen istripua: gurasoak deitu
    • Pronostiko larrikoa: SAMU deitu:
      • Allo le 15
      • Helbidea zehatz-mehatz eman (herria, karrika, zenbakia)
      • Gertatu denaren izaera (erorikoa, konbultsioak,,,
      • Haurraren egoera azal ezazu (dituen sintomak bai eta adina, pizua,….)
      • Ez izan lehena telefonoa zintzilikatzen
      • Telefono linea erabilgarri utzi
  • Eman diren aholkuak segi:
    • Haurrari dagokionean: estali eta lasaitu, ez edatekorik eman, egoerak okerrera eginez gero, 15era deitu,
    • Haurrari dagozkien argibideak bil (osasun liburuxka, ospitaleratze baimena, gurasoen deitura-helbideak)
    • Gurasoak deitu
    • Arduradunari jakitera eman

Larrialdi artamendu keinuen formakuntza bat egiten du langileekin urtean behin gutxienik, egituraren «osasunerako eta harrera barnetzailerako» erreferenteak.

Eritasun kutsakor edota epidemiarako higiene orokorreko eta higiene zorrotzeko prebentzio protokoloa

  • Garbitzaile bat arduratzen da, lanaldi osoz, lokalen higieneaz, egituran garbiketarako produktuen hornitzailearekin ezarri protokoloen arabera.
  • Eskualdearen Osasun Agentziak eman gomendioak gauzatzea, 3. Osasun eta Ingurumen Nazio Planari (PNSE3) eta sistema endokrinoaren nahasleen gaineko nazio mailako estrategiari jarraikiz.
    • Lokalen aireztatze eta haizeztatzea
    • Lurrun garbiketari eman lehentasuna
    • Ekolabela duten garbikariak, ura eta xaboi hutsezkoak lehenetsiz
    • Haurraren adinari egokitu sortze jostetak
    • Bisfenol A gabeko elikagai edukiontziak
  • Disoluzio hidroalkoholikoaren banagaluak hainbat leku estrategikotan kokatzea, eskuak garbitzen laguntzeko, baita harlekuan ere, gurasoentzat.
  • Gela bakoitzean, higiene protokoloak afixatzea.
  • Aire arazgailuak erabiltzen dira bi hilez behin eta behar den bestetan eritasun kutsakorrik edota epidemiarik bada.

Artamendu bereziak emateko moldeen protokoloa (noizbaitekoak edo erregularrak)

2021eko abuztuaren 30eko 2021-1131 Dekretuaari jarraikiz, guraso agintaritza duenak edo dutenek edo haurraren legezko ordezkariek eskatuz gero, haurrak zaintzen dituzten langile orok, zeinahi delarik ere duen oinarrizko formakuntza (IDE, EJE, AP, CAP AEPE, …) eman diezazkioke haurrari mediku laguntzaile baten eskuhartzearen beharra ez duten botikak.

Haurraren izenera eman eta egituraren «osasunerako eta harrera barneratzailerako » erreferenteak baliodun dela egiaztatu eta balidatu duen mediku agindua aurkeztu ondoren eman tratamenduak

Eritasun kronikoren bat duen haurraren terapia beharrei erantzuteko, Batbederari Egokitu Harrera Proiektua ezartzen da haurraren etxeko medikuarekin, osasunerako eta harrera barneratzailerako erreferentearekin, egituraren zuzendariarekin eta gurasoekin batera. Proiektu hori haurra bere gain hartzen duten langile guztiei aurkezten zaie. Bakoitzaren sinadura behar da protokolo horren gauzatzea balidatzeko.  Irandatzerako, tratamendua zuzendaritza bulegoko botika kutxan dago.

Dongoxenearen kasuan, haurrak bere sailean duen bere kutxatila berean dago.

Erabilera arrunteko produktuak dituen botika kutxa (parazetamol, serum fisiologikoa, desinfektatzailea…), hartuak diren haurren Batbederari Egokitu Harrera Protokoloetarako bereziki diren larrialdietarako botikak (Irandatz), material txikia (termometroa, konpresak, esparatrapuak, josturak…) eta ateraldietan erabiltzen den larrialdi artamenduetarako kutxa bat daude egituran.

Tratu txarrik edota haurrarentzako arriskurik dagoenaren susmoa bada izan beharreko jokabidea eta hartu beharreko neurrien protokoloa

Langile batek tratu txarrik dela ikusten badu edo horren susmoa badu, ikusi dituenak bil eta horren berri emanen dio egituraren zuzendariari eta zuzendariak dagokienari emanen die jakitera.

Zuzendaria senideekin mintzatuko da eta izan litezkeen zailtasun psikosozialak aipatuko dizkie:

  • Senideek zailtasunak onar eta laguntza eskatuz gero, egituraren zuzendariak Departamendu Kontseiluaren jarduera mediku-sozialerako zerbitzuetara bidaliko ditu.
  • Senideek zailtasunak ukatu edota proposatu zaion laguntza onartzen ez badu, zuzendariak jakitera eman behar die Arriskuan diren Haurrentzako Departamenduaren Lantaldearengana (CDED) joko duela eta haurraren gainean ikusi dituenak edota dituen kezkak azalduko dizkiola.

Haurra arriskuan bada, zuzendariak zuzenean ematen dio informazio kezkagarria Arriskuan diren Haurrentzako Departamenduaren Lantaldeari (CDED).

Allo enfance en danger egun osoz eta egun orotan: 119: zeinahi herritarrak balia dezake zenbaki hori arriskuan izan litekeen haurren berri emateko.

Establimendutik at egiten diren ateraldietan hartu beharreko neurrien protokoloa

Ateraldian parte hartzen duten haurrekin diren langileen kopuruak aukera ematen du 5 haurretarako langile bat izanen dela bermatzeko; betiere, gutxienik 2 langile izanen dira. Langileez gain, laguntzaileei (gurasoak, helduak diren ikasle langileak) ere azalduko zaie lekualdaketa horietan nola jokatu behar duten.

Ateraldia lehenagotik presatzen da (data, orena, lekua, lekualdaketa baliabideak, laguntzaileak); egiten den ateraldi bakoitzerako, gurasoei eskatzen zaie adostasuna. Egiturak haurren adinari egokitu auto-jarleku homologatuak ditu ibilgailuz egiten den ateraldi bakoitzerako.

Ateraldian sokorri kutxa bat eramaten da eta langileek telefonoa daramate larrialdiren bat gertatzen denerako.

Atentatu arriskuen aitzinean hartu segurtasun neurrien protokoloa

Atentatu arriskuaren aitzinean egin beharrekoak zehazten dituen segurtasun protokoloa idatzi eta herriaren auzapezari igorri zaio, bai eta Estatuaren Departamenduko ordezkariari.

Erregularki egiten dira ariketak langileekin eta hartuak diren haurrekin, eta horren erregistro batean idazten dira.

IV. ERANSKINA

Kontratu eredua hutsik

V. ERANSKINA

FLKri igorri informazioen zerrenda

  • FLK zenbakia
  • Sias-Afc dosier zenbakia
  • Laguntza jasotzaile seinalea
  • Laguntza jasotzailearen matrikula
  • Gizarte Segurantza zenbakia
  • Haurraren sorteguna
  • Haurraren bizi herriaren kodea
  • Haurraren bizi herriaren adierazbidea
  • Haurrarentzat urtean fakturatu oren guztien kopurua
  • Haurrak, urtean, haurtzaindegian egin dituen oren guztien kopurua
  • Haurrarentzat familiari urtean fakturatu kopuru osoa
  • Familiari fakturatu oren kopurua (ezagun den azkena)
  • Familiari ezarri ahalegin maila (ezagun den azkena)
  • Urte zibilean haurra hartzeko lehen eguna
  • Urte zibilean haurra hartzeko azken eguna

VI. ERANSKINA

Adostasun orria

Nik,
Jaun/andreak, honako haur honen edo hauen

guraso naizen honek diot ezagutu dudala funtzionamendu araudia eta horren betetzera engaiatzen naizela.

Hendaian egina,
an

Guraso(ar)en sinadura(k)