Partzuergoa

Hendaia Espainiaren mugan den herria da, «Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa» bizi eremuan kokatua, non honako hiri hauek biltzen baitira:

Deskribapena eta helburuak

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren abiapuntua da, alde batetik, Europako Kontseiluaren eta Europar Batasunaren helburua bere gain hartzen duela –helburu horren joera da lotura estuagoa sortzea Europako herrien artean eta haien arteko lankidetza sustatzea Europa eraikitzen laguntzeko tresna gisa–, eta, bestetik, konbentzimendu osoa dagoela hiru udalerrien arteko harremanek (Irun, Hondarribia, Hendaia) lagundu egingo dutela muga-eremuen garapenak balio handiagoa izan dezan, aurrerapen ekonomiko eta sozialaren alorrean hiruron artean ekintzak eginez eta hirurak batzen dituzten loturak indartuz.

Premisa horietatik abiatuta, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek, elkarren arteko jarduna eta lankidetza bultzatu nahian, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa sortu zuten, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalerrien artean mugaz gaindiko Administrazio arteko Lankidetza Hitzarmena sinatuta 1998ko abenduaren 23an Bidasoa ibai-ahoan. Tokiko erakundeen entitate elkartua da, izaera publikoko nortasun juridikoa duena, beren Estatutuek garatuta, eta 1980ko Europako Mugaz gaindiko Lankidetzarako Esparru Hitzarmenaren eta ondorioz 1995ean Frantziak eta Espainiak sinatu zuten Baionako Itunaren araberakoa.

Eskumenak eta jarduerak

Kultura, turismoa, eta gizarte eta ekonomia esparrua dira beren estatutuetan finkatutako jarduera-eremuak, eta :

  • egungo lanek kiroleko gaiak lantzen dituzte (Kirolaren Jaia, Txingudi Korrika, Bidasoko Itzulia, Bidasoaren jaitsiera hegatsekin, Txingudiko Futbol Selekzioa …),
  • eta baita hirueletasun gaiak ere (elkarrizketa-taldeak, Bertso-eskola, euskararen sustapena …),
  • eta kulturakoak (musika-jaialdia, heziketa-tresnak, ikastetxeetara bisitak, mugari buruzko historiaren erakusketak …),
  • eta turismokoak (Bidasoko Interpretazio Zentroa, mugaz gaindiko helmuga sustatzea …),
  • eta gizarte laguntzakoak (mugaz gaindiko erretretadunei arreta ematea, mugaz gaindiko informazio-ataria …),
  • eta  joan-etorrikoak (mugaz gaindiko garraio-sarea, mugikortasun adimentsu eta jasangarriaren Smartmob proiektua …)
  • eta gure ingurumena babesteko sentsibilizatzekoak (gazteenentzako marrazketa-lehiaketa eta helduentzako pintura-lehiaketa …).

Harremanetarako datuak:

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko partzuergoa

Ducoureau Jauregia – Hendaia kalea 8 – ES-20301 Irun
Telefonoa:  (00.34) 943 50 96 00 – Faxa:  (00.34) 943 50 96 08
e-posta: 
Web ataria:  www.irunhondarribiahendaye.com (leiho berria)