Geltokia

Oro har, ia 500.000 bidaiari iristen dira urtero Hendaiako geltokira, edo handik abiatzen edo igarotzen dira.

TRAFIKOA

Atlantikoko aurrealdearen hegoaldeko puntan kokaturik, Hendaiako tren-geltokiak eguzkiaren edo zeruertz urrunen bila datozen turista eta beste hainbat motatako bidaiari anitz errezibitzen ditu, Euskal Kostaldeko bainu-estazioak gozatu nahi dituztenak zein Espainiatik edo Portugaletik datozen iragaitzazkoak.

Frantziako (1,435 m) eta Espainiako (1,668 m) errailen arteko distantzia aldeak (23 zentimetro) forma eman dio Hendaiako geltokiari. Dena muga-igarotze operazioen arabera antolatua da bertan. Bagoi bakoitza era berezi batez tratatzen da, edo ardatza aldatuz, edo ontzi-aldaketa baten bidez.

SALGAIEN ZIRKULAZIOA HENDAIAKO TREN-PLATAFORMAN

Merkataritzaren liberalizazioari esker, zirkulazioa emendatuz doa etengabe. Hendaiako tren-plataforman egiten den pleitaren tratamendua 7.700.000 tonakoa da (3.400.000 iristen direnak eta 2.300.000 igortzen direnak), hots, 155.000 bagoi. Europako iparraldetik (Frantzia – Belgika – Alemania – Austria eta Italia) hegoaldera zirkulatzen diren produktu siderurgikoek, eta alderantziz dabiltzan auto-industriako produktuek osatzen dute tonaje hau. Paperak, zerealek eta ongarriek ere osatzen dute tratatzen diren salgai-masa garrantzitsua, neurri txikiagoan bada ere.

Jarduera hau Espainiaren eta Frantziaren arteko trenbideen zabalera aldeari zuzenki lotua da. Lau teknika erabiltzen dira horri aurre egiteko:

  • ardatz aldagarria (jarduerako %18a), karga-haustura konbentzionala edo manutentzioa (%18 edo 20a)
  • garraio konbinatua, hots, kutxa mugikorrak eta edukiontziak (%20 edo 22a)
  • trenbide-errepidea edo errepide-trenbidea (%40a)

Trenbidea oraindik salgai-garraio marjinala da Espainian (trafikoaren %3a). Azken teknika honek gehienetan stock-kudeaketa eskatzen du, batzuetan ontzialdaketa batekin. Biltegiratze-gaitasuna 5.000 m2-koa da aterpean, eta 20.000 m2-koa kanpoan.

Gaur egun, SNCF-eko aktibitateak sortzen dituen 700 lanpostu zuzen eta zeharkakoen %75a dira jarduera honi lotuak.

TREN-PLATAFORMAN INSTALATUAK DIREN ENPRESA LAGUNTZAILEAK

  • TMF – Nazioarteko garraioen antolaketa
    BERGE LOGISTIQUE

Bidaiarientzako argibideak

Trenen ordutegiak, prezioak eta zure txartelen eskatzea:
Telefonoa: 3635  (0.40€ ZB / min)
Webgunea: www.voyage-sncf.com (leiho berria)
Puska aurkituak: +33(0)5 59 15 25 65
Ibilgailu alokairua (Avis): +33 (0)5 59 20 55 02
Aparkalekua (Effia): +33 (0)5 59 48 20 31
Effia webgunea – Frantsesez (leiho berria)