Antolaketa eta funtzionamendua

Hurrengo Herri kontseiluaren data:

Hendaiak 33 herri kontseilari ditu, zuzeneko hauteskundez hautatuak zerrendaka.

OSAERA ETA LANAREN ANTOLAKUNTZA

Auzapeza eta auzapezordeak

réunion du conseil municipal

Auzapezak auzapezordeak ditu lagun (8), bai eta eta arduradun zinegotziak (9).

Udal Bulegoa auzapezak eta auzapezordeek osatzen dute eta astero biltzen da.

Udal taldeko hautetsien argazkiak 

KONTSEILUAREN BILKURAK ETA PRESTATZE BILKURAK

Herri Kontseilua hilean behin edo biltzen da, herriaren arazoetaz eztabaidatzeko.

Bildumak ikus

Gai zerrenda auzapezak prestatzen du eta kontseilari orok behar du eskuratu bilkura baino 5 egun lehenago eztabaidatuko den gai orori buruzko ohar bana.

Barne araudia hauteskunde bakoitzak ekarri berriketaren ondoren bozkatzen du Kontseilu berriak eta hautetsien lanen nondik norakoa antolatzen du.

Hautetsiak batzordeetan banatzen dira, gero, Herri kontseilura deliberatzeko eramanen diren gaiak edo auzapezaren erabaki bat ekarriko duten gaiak prestatu eta eztabaidatzeko.

Batzordeak ikus 

ESKUMENAK

HERRIARENAK

Honako hauek dira, nagusiki, herriaren eskumenak: gizarte ekintza, irakaskuntza, kultura, kirola, ordena publikoa, herri bideak, berdeguneak, herri antolamenduak, hirigintza eta jabari publikoaren kudeaketa guztia, Hendaiaren kasuan, adibidez, hondartza.

HERRIARTEKO ELKARGOENAK

Beste zenbait eskumen herriarteko sindikatuek edo 2017 hastapenean sortu Euskal Hirigune Elkargoak dituzte.

Herriko kontseiluen bildumak eta aurrekontuak

Herriko kontseilu bakoitzaren bilduma linean izaten da.

Bildumak ikus

Aurrekontua urte hastapenean bozkatu ohi da, betiere apirilaren 15ean berantenez.

Aurrekontua ikus