Portuak

Portualdea Txingudi Badiako iparraldean hedatzen da, Bidasoaren itsasadarrean. Han ditugu lehengo arrantza-portua eta atseden-portua, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Hendaiako Herriko Etxeari utzi itsas eremu publikoan.

ATSEDEN-PORTUA

Ezaugarriak

5 eta 20 metro arteko itsasontziak errezibi ditzaketen 890 leku ditu. Pontoi guztietan badira ur eta argi postuak. Ontzi-jabeei zerbitzu-sail zabala eskaintzen zaie: zaintza 24 orduz, erregaia gauez eta egunez, aparkalekuak, komun eta dutxa pribatuak.

Ekipamenduak

10.000 m2 baino gehiagoko gune tekniko ekipatua: 30 tonako itsasontzi-altxagailua, uretaratzeko ontzitegia, gasolindegia, ur zikinen ponpatzeko eta berreskuratzeko unitatea.

Kudeaketa

Hendaiako Itsasbazterreko Estazioko Ekonomia Mistoko Sozietateak kudeatzen ditu atseden-portua, gune teknikoa eta ekipamendu guztiak.

Hendaiako atseden portuaren webgunea (leiho berria)

ARRANTZA-PORTUA

Lehengo portualdeko parte batean, 3 hektareako ordoki publiko zabal bat antolatu da, itsas ekitaldi ezberdinak iragaten ahalko diren leku turistiko berri bat bihurtzeko asmoarekin. Badiako deskubritze-ibilaldiak zeharkatzen duen gune antolatu horren paregabetasuna hiri-berreskuratze dinamika batekin doa, TRIBORD-en ikerketa eta garapen zentroaren instalazioak bultzaturik. 

Ekipamenduen kudeaketa

  • Hendaiako Herriko Etxeko zerbitzuek ziurtatzen dute gune teknikoaren, zabalguneen eta jarduera-erabilera duten eraikinen kudeaketa.
  • 2007ko urtarriletik, ontzi-altxagailuaren ustiatzea udal zerbitzuen esku dago.

 

Argibide gehiagorako

Hendaiako Herria
Porteur Misioen Zerbitzua
Zuzendaria: Pascale Roulon
E-helbidea: 
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23