PUSKAREN BAT ATZEMAN DUZU?
Hendaiako herriko etxera ekar ezazu, otoi, Gai Orokorren Zerbitzura (Herriko Etxearen Harlekua).
Puska aurkituen araudiak “asmatzaile” hitza dakar. Asmatzailea puska atzeman eta herriko etxera ekartzen duen pertsona da.
Puska aurkituen araudia ikus (Frantsesez)
Puska atzeman duena haren zaintzailea da eta ez da haren jabe eginen 5 urte pasa arte.
ADMINISTRAZIO DOKUMENTUAK GALDU BADITUZU
Zure izena eta helbidea dakartzaten administrazio dokumentuak galdu badituzu, hala nola nortasun txartelak, egonaldi agiriak, pasaporteak…, nonahi galdu duzularik ere, zure bizilekuko herrira igorriko dituzte (gurean Hendaia) eta hark xerka etor zaitezen deituko zaitu.
Administrazio Orokorraren eta Araubidearen Zuzendaritza – Eremu Publikoaren Kudeaketa eta Aparkatzearen Saila
Elorri Xuri karrika, 10
Astelehen, astearte eta asteazken goizetan, 09:00etatik 12:00etara
Mezu bat bidali, galduriko puska deskribatuz. Horri dagokionik aurkituz gero, zerbitzua zurekin harremanetan sartuko da.