Talde garraioa

Hendaiatik, leku batera edo bestera joateko, errepide, trenbide edo itsasbideko talde garraioak balia ditzakezu.

HEGOBUS sarea

Hego Lapurdiko lurraldean, Hegobus sareak honako herri hauek lotzen ditu: Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere, Sara eta Urruña.

Hiriko talde garraioak zerbitzu publiko dira eta, hartara, tokiko kolektibitateei dagokie haien antolatzea. Loturik diren herrien lurraldea da sareak zerbitzatzen duen lurraldea.

Transdev Urbain Pays Basque (TUPB) Transdev taldearen adar bat da eta bidaiarien HEGOBUS garraio sarea ustiatzen du Hego Lapurdiko Lurralde Eremuarentzat 8 urterako (2016-2024) Zerbitzu Publikoaren Ordezkatze kontratu baten bidez (ZPO-DSP).

Eskuorriak

Eskuorriak honako leku hauetan dituzu: Herriko Etxean, Turismo Bulegoan eta Hegobusen salmenta agenteenean.

Tarifak

Zure beharretara egokitu Hegobus tarifak proposatzen zaizkizu:

Ikus Hegobus tarifa arruntak eta tarifa murriztuak (leiho berria) 

Hendaiako Herriko Etxearen tarifa murriztuak egoera gaitzean diren biztanleentzat

Ikus Hendaiako Herriko Etxearen tarifa murriztuak

Sare osoa zure sakelan

MYBUS aplikazioaren bidez, zure ibilbidea kalkula ezazu, bidaia txartela eros eta busean bali egizu (QR Kodea)

Webgunea ikus (leiho berria)

TRANSDEV sarea

Transdev 64Garraioak sareak Pirinio Atlantikoetako Departamentua zerbitzatzen du.

Baionatik Hendaiara eta Iruna joateko, 816 Euskadi Express linea har ezazu.

Webgunea ikus (leiho berria)

Trenbideak

SNCF

Webgunea ikus: oui.sncf (leiho berria)

EUSKO TREN

Topo izeneko tren hori Hendaiako SNCF geltorinaino heltzen da Gipuzkoatik etorriz eta erregularki abiatzen da goizeko 7etatik 22:30 arte.

Webgunea ikus (leiho berria) 

Ibaiko joan-jinkariak

Hendaia eta Hondarribia artean, ibaiko joan-jinkariak erabili itzazu; urte osoan zehar duzu zerbitzu hori

Webgunea ikus (leiho berria) 

Mugazgaindiko bidaiak

Espainiarantz eta Hego Euskal Herriko probintzietarantz joateko, SNCF/RENFE, topoa, ibaiko garraioa eta abarrez gain…,  informazio anitz atzeman dezakezu Transfermuga webgunean, bai eta txartelen aukera ere.

Plataforma horrek Ipar nola Hego Euskal Herrian, bai eta haratago ere, bidaiatzeko aukera guztiak proposatzen dizkizu. Informazio osagarriak dituzu ere joatekoa zaren lurraldearen arabera.

Webgunea ikus (leiho berria)