Adinekoen Kontseilua

Herriak adinekoen kontseilua eman du plantan adinekoek ordezkapena ukan eta aktiboki parte har dezaten hendaiar bizitzan eta proiektuetan.

Merkatuetan topatuko gaituzu honako egun hauetan:

  • Otsailaren 16an, hiri barnean
  • Otsailaren 23an, hiri barnean
  • Otsailaren 26an, Zokoburun
  • Martxoaren 09an, hiri barnean
  • Martxoaren 12an, Zokoburun
  • Martxoaren 26an, Zokoburu

ZER DA?

Aholkularitza instantzia da hori, azterketa eta proposamenak egiteko herriaren bizitzarekin zerikusia duten gai guztietan. Haren lanak udalak proposatu gaietaz izan litezke edota kontseiluak berak aztertu nahi dituen gaietaz.

Helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa aditzera ematea da, haien esperientzia eta herriaren ezagutza kontuan hartzea, bai eta egunerokoan bizi ditzaketen zailtasunak ere.

NORK DU ADINEKOEN KONTSEILUA OSATZEN?

Auzapeza eskubide osoz da adinekoen kontseilukidea.

Kopuru berdinetan dira kontseilukide:

  • Adinekoen ardura duen hautetsia, Nathalie CAMACHO, eta Leonor Labeau, hautetsia
  • Hautagaitza zerrenda idatzi batetik herri kontseiluak zozketaz hautatu 10 kide.
  • Auzapezak izendatu bi kide kalifikatuak

Adinekoen kontseilua uzten duen kide oro (dimisioa etab.) adinez goren denak GEUZak egin deialdiaren zerrendatik oraindik hautatu gabe geratzen direnen artean osoko bilkura batean egin zozketa bidez ordezkatuko du, gizon eta emazteen kopuru berdinak ahal beste atxikiz.

Agintaldirako hautatu diren hautetsi guztiak urririk ariko dira eta isil obligaziopean izanen dira.

NOLA DABIL?

Adinekoen kontseiluak lehendakari eta lehendakariorde bana hautatuko ditu kontseilukideen artean. Hautespen hori gai zerrendan duen bilkura baino zortzi egun lehenago igorri behar dira, idatziz, hautagaitzak. Hautespena eskua altxatuz eta gehiengo soilaz eginen da.

Laguntzaile dute adinekoen ardura duen herri kontseiluaren ordezkari Nathalie CAMACHO andrea.

ZEIN GAI LANDUKO DITU?

Adinekoen kontseilua aholkularitza instantzia da, hiri bizitzari loturiko alor orotan azterketak eta proposamenak egiteko. Kontseilu horren lanak honako hauek izan litezke:

  • Udalak proposatu gaiak
  • Kontseiluak berak aztertu nahi dituen gaiak