Osatze araudia

1. ARTIKULUA – SORTZEA

Hendaiako Herri Kontseiluak adinekoen kontseilua sortu du. Hendaiako hautesleen zerrendetan diren eta bizitegi nagusia Hendaian duten 60 urtetik gorakoek osatzen dute

Gizon eta emazteen kopuru berdintasunean da osatua.

2. ARTIKULUA – DEFINIZIOA

Adinekoen kontseilua aholkularitza instantzia da, hiri bizitzari loturiko alor orotan azterketak eta proposamenak egiteko. Adinekoen kontseiluaren lanak honako hauek izan litezke:

  • Udalak proposatu zereginak
  • Kontseiluak berak landu nahi dituen gaiak

3. ARTIKULUA – OSAERA ETA KIDEEN IZENDAPENA

Auzapeza eskubide osoz da adinekoen kontseilukidea.

Adinekoen kontseiluaren kide honako hauek dira:

  • Adinekoen ardura duen hautetsia eta beste udal hautetsi bat;
  • Hautagaitza idatzien zerrenda batetik Herri Kontseiluak zozketatu 10 kide;
  • Auzapezak izendatu 2 kide kalifikatu.

Adinekoen kontseilua uzten duen kide oro (dimisioa etab.) GEUZak egin deialdiaren zerrendatik oraindik hautatu gabe geratzen direnen artean, osoko bilkura batean egin zozketa bidez, adinez goren denak ordezkatuko du; gizon eta emazteen kopuru berdinak ahal beste atxikiz.

Agintaldirako hautatu diren hautetsi guztiak urririk ariko dira eta isil obligaziopean izanen dira.

4. ARTIKULUA – IRAUPENA – BERRITZEA

Kontseiluaren sortzea eta irautea herri kontseiluaren nahiaren ondorio dira.

Adinekoen kontseilua herri kontseiluaren agintaldiari lotu 6 urterako da osatzen. Zozketaz hautatu diren kideetan kargua uzten dutenak ordezkatzeko beste zozketa bat eginen da nahi dutenen artean (ikus 3. artikulua).

Kontseilua desegiten da herri kontseilukide berriak hautatuak direnean.

5. ARTIKULUA – FUNTZIONAMENDUA

Adinekoen kontseiluak lehendakari eta lehendakariorde bana hautatuko ditu kontseilukideen artean. Hautespen hori gai zerrendan duen bilkura baino zortzi egun lehenago igorri behar dira, idatziz, hautagaitzak. Hautespena eskua altxatuz eta gehiengo soilaz eginen da. Laguntzaile dute adinekoen ardura duen herri kontseiluaren ordezkaria (ikus 3. artikulua).

BILKURAK

Adinekoen kontseilukideak urtean hiru aldiz (urrian, otsailean, ekainean) dira osoko bilkuran biltzen.
Bilkuretarako deialdiak 15 egun lehenago igortzen zaizkie; gai zerrenda auzapezak du ezartzen, koordinatzaileak edota adinekoen ardura duen hautetsiak proposaturik.
Gai zerrendan puntu bat sartu nahi duten kontseilukideek koordinatzaileari behar diote galde egin, bilkura data baino gutxienik 10 egun lehenago. Kontseilukideek herriko etxeari edo GEUZari informazioa eska diezaiekete zuzendarien bitartez.
Aditu ikuspuntua ekar lezaketen kanpoko jendeak ere edota lantzen ari diren gaiaren ardura duen auzapezordea dei ditzakete. Bilkuren agiri idatziak eginen dira eta adinekoen kontseilukide orori igorriko zaizkio. Bilkuren idazkari GEUZaren langile bat izanen da.

KARGUA BESTERIK GABE GALTZEA

Arrazoirik gabe hiru bilkura jarraian huts eginen duen kontseilaria, bere oharrak adinekoen kontseiluaren koordinatzaileari eta auzapezari azaldu ondoren, halakorik eginen balu, besterik gabe izanen da kargutik kendua (haren ordezkatzeko, ikus 3. artikulua).

ZERRENDATIK KENTZEA

Araudi honen klausula bat urratuz gero, eztabaidetan besteen iritziei begiramenik erakutsi ezean edo adinekoen kontseiluaren kalteko jarrera ukanez gero, auzapezak, adinekoen koordinatzailearen laguntzaz, zerrendatik kentzeko agindua emanen du hala egin duen edo dutenaren aurka. Auzapeza eta koordinatzailea bat etorri ezean, auzapezaren iritzia nagusituko da.

6. ARTIKULUA – ARAUDIAREN ALDAKETA

Araudi hau herri kontseiluak alda lezake, auzapezak hala eskatuz gero.