Mugaz gaindikoa

POCTEFA TRANSLANEKIN PROIEKTUA

Lurralde garapena enpleguaren bidez, gizarteratzearen bidez eta formakuntzaren bidez egitearen gaiak eta jardunaren garapenaren gaia Bidasoaren bizi arro guztira zabaltzen dira.

Horren karietara dugu Hendaiako laguntza zentroa partaide lineako baliabideen zerbitzu bat garatuz lanbide mugigarritasuna dinamizatu nahi duen POCTEFA Translanekin (2019 – 2022) proiektuan. Proiektuaren diruztatzaileen artean FEDER (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) funtsa dugu, Interreg Poctefa programaren barnean.

Translanekin proiektuak honako partaide hauek biltzen ditu:

  • INSUP formakuntza, gidaria – Etengabeko Formakuntzaren Goi mailako Institutua
  • Ademan, Nafarroako Egurraren Elkartea
  • Arete Activa, Nafarroa
  • Lan Berri lantegia,
  • Olatukoop,
  • Hendaiako Lan-eko Laguntza Zentroa

Proiektu horren harira, hainbat tresna garatu dira gizarteratzearen eragileentzat eta enpresentzat, eta linean eskura daitezke honako helbide honetan: https://action.translanekin.eu/

  • «Mugazgaindiko lanbide mugigarritasun erreferente» formakuntza modulu bat (MOOC) linean
  • elkarlaneko kartografia
  • lekukotasun bideoak (osasuna, lan kontratua, erretreta, bizilekua, etab.) https://www.translanekin.eu/fr/les-resultats/
  • mugaren alde bateko eta besteko gizarteratze eta formakuntza prozesuen eskema

Horren harira, Lan-ekok hainbat lan koordinatu eta gauzatu ditu, lurraldearen kultura bateratua sesitzeko honako gai hauetan:

  • Mugaz gaindiko bizi arroan arriskuan diren lanbideen enplegagarritasuna laguntzea
  • Bizi arroan dauden lanbide orientatze eta laneratze ibilbideak erraztu eta arintzea
  • Enpresen kontratatze ibilbideak erraztu eta arintzea