GIB-aren zerbitzuak

Gazte Informazio Bulegoko animatzaile taldeak laguntza eta informazioa eskaintzen du eta proposamenak egiten:

Harrera eta informazio gunea

Zure beharrei erantzuteko dokumentazio eguneratua duzu eskura (CIDJ, CRIJ Akitania Berria fitxak, toki mailako dokumentazioa…)

Internetera libreki sartzeko (6 leku)

Ziberpuntu labelarekin, 6 informatika leku daude nor bere kontura interneten surfeatzeko, testu tratamendua egiteko… Dokumentuak eskanea litezke.

Pertsona bakoitzeko egunean orenbete eta 5 inprimatze egiteko muga ezarri dugu.

Gazte proiektuak prestatzeko laguntza

Baduzu ideiaren bat gogoan? GIBak proiektua prestatzen lagunduko dizu.

Lanpostua xerkatzeko laguntza

(curriculumaren idaztea eta motibapen gutuna)

GIBak curriculuma eta motibapen gutunak idazten laguntzen du.

Eskola partikularretarako eta ume zaintzarako harreman fitxategia

Eskolak emateko edo haurra(k) zaintzeko norbaiten xerka bazabiltza edo zure zerbitzuak proposatu nahi badituzu, horretarako fitxategi bat duzu bulegoan.

Hizkuntza trukeak

Bi pertsonek beren aisialdi denboran egin hizkuntza trukea da.

Hizkuntza bikoteei buruz gehiago jakiteko

Turismoko informazio puntua

Hendaiako Turismo Bulegoarekin elkarlanean, GIBak badu turismo dokumentu zenbait.

Hendaiari buruzko turismo informazio gehiago jasotzeko

Turismo Bulegoaren ataria ikus ezazu (Leiho berria)

Elkarteentzako informazio puntua

GIBak Elkarteen Foroa antolatzen du urtero.

80 elkarte biltzen dira Beltzeneko frontoian eskola sartzeko lehen larunbatean.

Elkarteen Foroa ikus

Ikasle, ikasle langile eta abarrentzako bizitegietarako harreman fitxategia

Ikasleek, ikasle langileek eta abarrek badute GIBen jabeekin harremanetan jartzeko fitxategi bat