GIB-aren Labelak

ZIBERPUNTUA

Point Cyb logo

Informatikako materiala eta internet sare osoa «libreki» eskuratzea!
Eskatuz gero, zure bilaketetan laguntzea.
Bulegotika, internet edota multimedia ezagutzeko lantegiak.
Nor bakoitzari egokitu aholkuak multimediaren bidez banakako nola taldeko proiektuak asmatu eta egiteko.

Gehiago jakiteko: Akitania Berriko DRDJSCS ataria – Frantsesez (leiho berria)

EURODESK

eurodesk

Baliabideen leku bat, gazteei Europan barna mugitzen laguntzeko diren baliabide guztien panorama pposatzen duena.

Eurodesk baliabideak diruzko laguntzen xerka gidatzen zaitu (europar programak, nazio eta eskualde ikasle laguntzak) eta Europan mugitzeko aukerei buruzko informazio baliagarriak jartzen dizkizu eskura, zure proiektua zeinahi delarik ere (Ikasketak, lanbide formakuntza, Egonaldiak, Lanpostuak, Trukaketak, Gazteen topaketak eta ekimenak, etab…)

Eurodesk sareak egunera jartzen ditu eta kudeatzen Europar Batzordearen Gazteriaren Europar Atariak dakartzan informazioak. Batzordearen Gazteriaren Atariaren bidez igorri informazio eskariei erantzuten die ere.

Gehiago jakiteko: Gazteriaren Europar Ataria – Frantsesez (leiho berria)Eurodesk ataria – Ingelesez (leiho berria)

EUROPE DIRECT

logo europe direct

Europe Direct zerbitzuak honako egiteko hauek ditu:

  • Europar Batasunaz informazioa ematea: europar erakundeak, Erkidegoaren programak eta diruztapenak Akitania Berrian, Erkidegoaren politikak: hedapena, eskualde politika, egitura funtsak, lanpostuak, osasuna, laguntza humanitarioa, herritartasuna, mugikortasuna… Erkidegoaren legeria
  • Atzerriko herrialdeetaz informazioa ematea

Akitania Berriko Europe Direct informazio zentroak informazio baliagarria du herrialdeetaz: sartzeko eta egonaldiak egiteko betebeharrak, gizarte babesa, gazte informazio zentroak, helbide baliagarriak, garraioak, bizitegiak, ikasketak, lanpostuak, egonaldiak.

Akitania Berriko Gazte Informaziorako Eskualde Zentroak ere proposatzen ditu zerbitzuak, hala nola:

  • Dokumentazioa: gaikako dosierrak, laburpen fitxak, liburuxkak
  • Informazioa eta aholkularitza
  • Gaikako liburuxkak argitaratzea edo hileroko informazio gutun bat «Europaren Berri», edo gidak (europan mugitzea, erakundeak…)
  • Erkidegoaren erakundeei, programei eta diruztapenei buruzko formakuntza eta eskuhartzea
  • Gazte Informaziorako sarea Akitania Berriko eskualde osoan sortzea
  • Europari buruzko materiala uztea elkarteei, ikastetxeei: erakusketak, bideoak, ikurrinak
  • Animazioa: informazio asteak antolatzea, kanpoko ekitaldietan parte hartzea (lizeoetako ikasleen biltzarra, Aquitec…)
  • Europar sareetako kidea: Europe Direct, Eurodesk, ERYICA, Gazte Informazioa
  • Gazteriarentzako Frantziar-Alemaniar Erakundearen ordezkaritza

Gehiago jakiteko: Europe Direct Informazio Zentroaren ataria – Frantsesez (Leiho berria)