Urtero, emaileen eskuzabaltasunari esker, milioi 1 eri artatzen dira. Ez da odol produktuak ordezka ditzakeen produkturik. Zure beharretan gara!
«Bizitzak salbatzeko duzun ahalmena parteka ezazu!»
ODOL BILKETAK
Odol bilketak ONDARRAITZ klubaren egoitzan egiten dira – Hendaiako Elizazilio karrikan (Ondarraitz kiroldegiaren sarbidean)
Ikus hurrengo bilketen egutegia
ZURE LEHEN EMANALDIA
LEHEN ODOL EMATEAREN AITZINEKO BALDINTZAK
Honako hau ziurtatu behar da:
18tik 70 urte artekoa zarela
- Argazkidun nortasun agiri bat dakartzula (lehen emanaldian)
- Gutxienez 50 kg pisatzen duzula
- Aski hemoglobina duzula (emaile berria bazara edo zure azken emanalditik 2 urte baino gehiago pasa badira, neurketa bat eginen zaizu)
- Emateko gaitzat hartua zarela
BETE BEHARREKO OSASUN BALDINTZAK
Ezin duzu odola eman honako kasu hauetan:
- transfusio bat edota organo txerto bat ukan baduzu, noiznahi izanik ere
- Erresuma Batuan, orotara, gutxienez urtebete bizitu bazara 1980 eta 1996 artean
- odol bidez eritasunak dakartzan bakterioren bat, birus bat edo bizkarkin bat kutsa bazenezake
- sexu bidez birus infekzioren bat kutsa bazenezake
- haurdun bazara
ETORRI AITZIN
Odola ematera etorri aitzin, ziurta ezazu ez duzula zertxobait igurika behar; bereziki honako baldintza hauek betez:
Antibitikozko tratamendu baten ondoren: 7 egun
- Hortz-aginetako artamenduen ondoren: 7 egun (salbu txantxar edo lertzo kentze artamenduetan: egun 1
- Kutsudun egoera baten ondoren: 14 egun sintomak ezkutatu direnetik
- Piercing edo tatuaje baten ondoren: 4 hilabete
- Kirurgia ebakuntza baten ondoren: 4 hilabete
- Paludismoa (malaria…) hedaturik den herrialde batera bidaiatu ondoren: 4 hilabete
BIDAIETARA LOTURIKO KONTRAINDIKAZIOAK
Zenbait lekutatik etorri eta hilabete batetik 4 arteko tartea utzi behar da odola eman aitzin. Kontraindikazio horiek odolaren bidez hartzaileari eritasunik ez kutsatzeko dira.
Ikus odola emateko kontraindikazioa duten herrialdeen zerrenda – frantsesez (lehio berria)
HENDAIAKO TOKIKO ELKARTEA
Hendaia, Pausu, Biriatuko Borondatezko Odol Emaileen Lagundia, Frantziako Odol Erakundearekin elkarlanean, honako xede hauek ditu:
- odol ematea sustatzea
- emaile berriak aurki eta emaile jarraikiak bilaka daitezela
- emaileak hartzea odol bilketetan…
Emaile eta emaile ohi oro ongi hartua da gure lagundian!
Argibideak
Frantziako odol erakundea
Webgunea: www.dondesang.efs.sante.fr (lehio berria)
Zk. berdea 0 800 744 100
Hendaia, Pausu, Biriatuko Borondatezko odol Emaileen Lagundia