2. enpleguaren foroa Hendaian: apirilaren 4an

El articulo en espanol (nueva ventana)

2019ko Argazkiak

Foroa bukatu da eta handik jende anitz pasatu da!

Enpleguaren lehen foroa, 2018ko apirilean arrakasta handikoa izan zenez, Hendaiako Herriko Etxeak, Jardunaren eta Enpleguaren Laguntzeko Zentroak eta haien partzuerrek berriz ere ekin diote haren antolatzeari 2019an ere.

Helburua eta sektoreak

Enpleguaren foroaren helburua lurraldeko enpresak eta dituzten lanbideak ezagutzera ematea da, bai eta sektore zenbaitetan langileak atzemateko dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea ere. Eragile pribatu eta publikoen arteko elkarlan baten emaitza dugu, enpleguaren gaineko ekitaldi bat antolatu nahi ukan baitute gure bizi arroan

2019ko Enplegu Foroa industriara, eskulangintzara eta sektore mediko-sozialera mugatuko da aurten ere.

Foroaren Berriak

Egun erdi horren asmoei erantzuteko, aldi berri honetan, honako ardatz hauek dituzte partzuerrek:

  • lan eskatzaileak lagundu eta orientatzeko gune bat,
  • jardunak sortzeko gune bat,
  • mugazgaindiko lan eskatzaileak eta enpresak mugiaraztea.

Partaideak

Enpleguaren Hendaiako bigarren foro hau apirilaren 4an eginen da, Daniel Ugarte frontoian, goizeko 9etatik 13:30era bitartean, giltza diren honako partzuer hauekin:

  • Hendaiako Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroa, hau da, Hendaiako Herriko Etxea eta EPTA France eta SOKOA enpresak
  • Pôle emploi eta Lanbide
  • Akitania Berriko eskualdea eta Erdi mailako Enpresen Kluba
  • Metalgintzako Industria eta Lanbideen batasuna (UIMM)
  • Jarduna sortzen laguntzeko eragileak (Interstices Sud Aquitaine, Tube à ESS’ais, consulaires, Atelier Lan Berri…)
  • etab.

Jadanik baditugu 35etik gora establimendu izen emanik, eta 15 baino gehiago partzuer ari dira lanean.

Bisitariak

Bisitariek orientabideak eta aholkuak jaso ahalko dituzte enpresekin egiten dituzten urraspideetan, eta jardunen sorkuntzari buruzko argibideak bil ditzakete ere, bai eta egun dituzketen laguntza baliabideen gaineko informazioa ere.

Gurekin Facebook orrian

Foroan diren enpresa guztien berri jakiteko eta informazio baliagarri guztiak ezagutzeko, zoaz «Hendaiako Enpleguaren Foroa» Facebook orrira, Hendaiako Herriko Etxearen webgunean: www.hendaye.fr

Antolatzaileak, partaideak eta programa

Antolatzaileak

  • Akitania berriko Eskualdea
  • Hendaiako Herria
  • Pôle Emploi
  • Lanbide
  • UIMM
  • EPTA France
  • SOKOA

Partaideak

  • Euskal Hiri gune Elkargoa
  • CCI Chambre de Commerce et de l’Industrie
  • CMA
  • Interstices kooperatiba
  • Tube à Essai
  • ALB Formation
  • Andere Nahia

Enpresak egonen direnak

Zerrenda kontsulta – Frantsesez (leiho berria)

Programa

  • 8:00 – erakusleei ateak irekitzea
  • 9:00 – 13:30 ateak irekitzea publiko orori
  • 11:00 – Foroaren irekitze ekitaldia
  • Gero, prentsaurrekoa

2018ko enpleguaren foroa: argazkiak

40 enpresak eta guti gorabehera 1200 bisitariak

Navigation de l’article