2019ko urtarrileko herri aldizkaria

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak jakitera ematen dizue 2019ko urtarrileko herri aldizkaria banatzen ari garela zuen postontzietan.

Egungo gaiak

Bertan atzemanen dituzue, besteak beste, hainbat informazio ekonomiari buruz (enplegua, turismoa…), garapen iraunkorrari buruz (Legarraldeko laborantza eta ingurumen proiektua), 2019ko lehen seihilekorako aurreikusiak ditugun lanak, mugikortasunaren gaia aparkatzeari loturik, bai eta argindarrez lagunduriko bizikleta erosteko laguntza… eta laburpen anitz euskaraz eta baita batzuetan espainolez ere!

Aldizkaria ikus ezazue edo telekarga webgunean horretarako den erlaitzean (frantsesezko orria)

Banaketa

2019ko urtarrilaren 28tik zure gutunontzian ez baduzu eskuratu Herriko etxeko komunikazio zerbitzuan eska dezakezu.

Komunikazio zerbitzua

Telefonoa : +33 (0)5 59 48 82 85/82 88
e.posta :