2021eko udaberriko garbiketa

Martxoaren 20an, boluntario talde batek itsasbazterraren udaberriko garbiketan parte hartu du.

Larunbat goiz eguzkitsu batean, adin guztietako hirurogei bat hendaiar bildu dira Herriko Etxearen eta Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra, edo IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen deiari erantzuteko.

Batzuentzat ohitura bihurtu den ekitaldi hau giro onean eta hesi keinuak errespetatuz iragan da. Parte hartzaileak hiru biltze puntuetan banatu dira (Dunbarriak, Sokoburu, Txingudi) hondakinak biltzeko.

Gehiago jakiteko eta ondoko jardueren berri ukaiteko, IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen Facebook orria ikustera gonbidatuak zarete.

Milesker parte hartzaile guztiei (biztanleak, elkarteak, enpresak, eta abar) eta heldu den urte arte!

Navigation de l’article