2023ko Bixintxoak – Danborradaren entseguak

2023ko urtarrilaren 28an (larunbata) iraganen den Danborradaren kari, 3 entsegu antolatuko dira:

  • Urtarrilaren 7an (larunbata), 11:00etan, Borderline Fabrikaren aitzinean
  • Urtarrilaren 11n (asteazkena), 19:00etan, Gaztelu Aretoko zabaldegian
  • Urtarrilaren 14an (larunbata), 11:00etan, Dongoxenean

Entsegu orokorra izanen da, banderatxoen banaketarekin, urtarrilaren 21ean (larunbata), Errepublika plazan.

Herriak 200 bat danbor jarriko ditu alokatzeko, 7 eurotan. 70 euroko berme txekea eskatuko da ere.

Alokatzea Gaztelu Aretoan egiten ahalko da, 17:30etik 19:00etara, urtarrilaren 9an (astelehena), 11n (asteazkena) eta 12an (osteguna).

2023ko Bixintxoen programa osoa laster argitaratuko da.

Navigation de l’article