2026 Hendaiako Garapen Jasangarriaren Astea

2026, Uraren joairatik jokatu

Hendaiako Udala eta CPIE Euskal Itsasbazterra urtero elkarretaratzen dira publikoari ekintza zehatz eta gogoeta hitzordu bat proposatzeko gisan, Garapen Jasangarriaren Astearen harira, aurten irailaren 25etik urriaren 4ra antolatuko dena.

Edizio guzietan bezala, elkarteak, enpresak, ikastetxeak, erakundeak eta partikularrak egitarauaren apailatzean eta animatzean parte hartzera gomitatuak dira. Helburu bera dute: garapen jasangarriaren aldeko urraspideak, eguneroko ohiturak eta ekimenak sustatzea, gogoeta, trukaketak, gauzatzea, partekatzea eta lagun arteko giroa lehenesten dituzten animazioen bitartez.

Egitarauaren aberastasunak eta aniztasunak egitura guzien parte hartze suharra erakusten dute, hemen goretsi eta eskertu nahi ditugunak.

Hendaiako Garapen Jasangarriaren Astearen 18. edizioa urriaren 3 eta 4an bukatuko da, egitarau biziki aberatsarekin, CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteak 40 urte beteko dituelarik.

Programa

Irailaren 25etik urriaren 4ra

Erakusketa: “EUSKAL KOSTALDEA, ITSASBAZTER HIGIKORRA”

Itsasbazterraren aldaketak azaltzen ditu eta higadura murrizten laguntzen duten jestuen berri ematen du erakusketa interaktibo honek. 

Astelehenetik igandera.10:00-13:00 / 14:30-18:00.
Estreinaldia: 09/26an, 10:30ean
Asporotsttipi, Euskal Erlaitzeko etxea
Infos+: 05.59.74.16.18  / CPIE Littoral basque

Irailaren 25etik urriaren 4ra

Erakusketa: “GOODPLANET”
hamazazpi helburuei buruz

Garapen Iraunkorreko 17 helburuei eskaini GoodPlanet erakusketa mailegatzen du Aizpurdi lizeoak. Argazki miresgarriei eta lizeoak sortu pista jokoari esker, funtsezko erronka hauen berri molde jostagarri eta interaktiboan hartzera etor zaitezte.
Denentzat gizarte zentroa.
Infos+: 05.59.20.37.63

Irailaren 25 ostirala

9:30 – (IN) ACTION

Zine-topaketa
Aldaketa klimatikoari ekarri frenoak aztertzen ditu film honek, bikote engaiatu baten ibilbidea eta haien ingurukoekin dituzten solasaldien bitartez. Sortzaileekin topaketa.
Kolegioetako eta lizeoko ikasleei eskaini saioa
20:30: Publiko ororentzako saioa
Les Variétés zinegela
Infos+: 05.59.20.61.18

18:30 – 22:30 – “IKERKETAREN GAZTELUA”

Ikerketa gaualdia

Abadia Gaztelu-behatokia aurkikuntza leku bilakarazten du Ikerketaren Gaualdiak, ikerketa beste molde batez aztertzeko animazio murgilgarri, jostagarri eta parte-hartzaileen bitartez, eta publikoari ikertzaileengandik hurbiltzeko parada eskaintzeko.

Abadiako behatokian
Urririk, izena aitzinetik Abadia Gaztelu-behatokian emanez –
Infos+: 05.59.20.04.51 – https://www.chateau-abbadia.fr/agenda

Irailaren 26 larunbata

11:00 – Kostako labarren higadura: ZEIN PROZESU ULERTZEN DITUGU GAUR EGUN?

Maëlle Journade, Thomas Dewez eta César Dyson-ekin topo egin ezazue, kostako labarren higaduraz eta aldaketa klimatikoaren erronkez solastatzeko. Euskal itsasbazterraren aldaketa, gaur egungo ezagutza zientifikoak eta oraindik altxatu beharreko desafioak hobeki ulertzeko parada. 

Asporotsttipi, Euskal Erlaitzeko etxea
Infos+: 05.59.74.16.18  / CPIE Littoral basque

Abiatzea 14:00 Iraupena 2 ordu -“PLANKTON ARRANTZA”

Pedagogia-ibilaldia itsasoan kroskobiko Atalaya belaontzian, hazkurri kateko lehen katebegiaren aniztasuna ezagutzeko, eta hori baino gehiago ere…

Atseden-portua – 5€
Argibideak eta izen emateak: https://www.exploreocean.fr

19:30 – “POUR LE CHANT”, Zine-topaketa Myriam AYÇAGUER-en soinu sorkuntzau

Lertsun arrunten udazkeneko migrazioa, gainez gain iragaten dituzten paisaia eta hizkuntzen bitartez segitzen duen soinu sorkuntza. Txori garrasi, azentu eta bozen artean, izadiko soinuen eta hizkuntzen arteko lokarriak ezagutzeko gomita luzatzen du bidai honek, topaketa eta paisaien gaindi.

Les Variétés zunegalan 
Dohainak – Harrera gormanta 19:00etatik landa
Infos : 05.59.20.61.18

Irailaren 27 igandea

14:00 – 17:00 – “ZUHAITZATIK TXALUPARA, BADIARA BURUZ”  

Txingudiko badia txalupaz ezagutu.
Unetxo batez, zatozte Natura 2000 gunea den Txingudiko badia eta bertako ingurumenen berri hartzera, ezagutzera, Hendaia Bela elkartearekin.

Urririk eta izena emanez: 
edo 07.62.46.50.63

Irailaren 29 asteartea

9:00 – 12:00 edo 14:30 – 18:00 KONTAKIZUN BERRIEN MURALA

Decathlon-eko langileengana hurbil zaitezte, etorkizun desiragarri eta planetaren baliabide mugatuekin bateragarria elkarrekin eta elkarlanean eraikitzeko atelierrean parte hartzeko.

Decathlon Watersport Lab, Floridako kaia, 27 – Hendaia
Urririk eta nahitaez izena emanez – https://www.hendaye.fr/SHDD-inscription2909

13:30 – “BELAUNALDI ARTEKO OSASUN IBILKETA”

Zatozte Aizpurdi lizeoko ikasleekin (200 ikasle) eta Lizardiko eskolakoekin, ingurumenaren alde ibiltzera. 
Belaunaldi arteko ibilketaren abiatzea Aizpurdi lizeoan izanen da, Bidasoa ordokira joateko (Decathlon aitzinean) ondotik lizeora, musikaz alaitu arratsalde iraunkorra gozatzera itzuli aitzin. 

Izena aitzinetik eman gabe, hitzordua Aizpurdi lizeoan
Hostailbidea etorbidea, 1  – Hendaia
Infos+: 05.59.20.72.10

Irailaren 30 asteazkena

9:30 – Zientzia parte-hartzaile ateraldia: “EUSKAL ITSASBAZTERRAREN BEHATZAILE BILAKA ZAITEZTE, BIOANIZTASUNAREN ABERASTASUNA EZAGUTZEKO”

Zientzia parte-hartzaile ateraldian parte har ezazue eta Hendaiako euskal itsasbazterraren behatzaile bilaka zaitezte. Gure taldeko kideek lagundurik, Natura historiako nazio museoko BIOLIT eta Alamer protokoloetan parte har ezazue itsasbazterreko bioaniztasuna hobeki ezagutu eta zaintzeko. 

Haizabia itsasadarra – Hendaia
6€ helduentzat (Urririk < 12 urte)
Infos+: 05.59.74.16.18 / CPIE Littoral basque

14:30 – Zientzia parte-hartzaile ateraldia: “PAISAIAK, ITSASBAZTERREKO ARRISKUAK ETA EGOKITZEA”

Abadiako eremuko labarrak ezagutzera abia zaitezte gure geomorfologoarekin eta kostako higaduraren mekanismoak, VisioLittoral  hozkak eta euskal itsasbazterra biharko desafioen aurrean zaintzeko plantan ezarri ekintzen berri har ezazue. 

Abadiako eremuan
Infos+: 05.59.74.16.18 
Urririk eta nahitaez izena emanez / CPIE Littoral basque

14:00 eta 18:00 – Erakusketa “EUSKAL KOSTALDEA, ITSASBAZTER HIGIKORRA”
Bisita euskaraz

Itsasbazterra moldatzen duten natura fenomenoak eta giza jarduerak, lau moduluren bitartez, ezagutzea proposatzen du erakusketa jostagarri eta interaktiboak.
Bisitan gaindi, bakoitzari bere ingurumenaren eragile izateko parada eskainia zaio, kostako higadura geldotzen laguntzeko jestu sinpleak ikas ditzan. 

Asporotsttipi, Euskal Erlaitzeko etxea
Urririk eta nahitaez izena emanez
Infos+: 05 59 74 16 18 / CPIE Littoral basque

14:00 – 15:00 eta 15:00 – 16:00 – “BIGARREN BIZIA EMAN ZUEN KIROL ETA AISIALDI MOZKINEI!” 

Hendaiako Decathlon saltegiko gibelaldea ezagutu, diseinu esparruaren ohiz kanpoko bisitaren karietara. Balia zaitezte kirol tresneriaren diseinu, mantenu eta konponketaz galderak egiteko eta, ondotik, Bil Ta Garbik, bigarren bizia eskaintzeko gisan, antolatu bigarren eskuko kirol eta aisialdi mozkinen bilketan parte har ezazue. 

Decathlon – Laranjondo karrika, 8 – Hendaia
Infos+: 05.59.20.00.34 Turismo Bulegoa
Urririk eta izena emanez

Urriaren 1 osteguna

14:30 – Zientzia parte-hartzaile ateraldia “ABADIAKO EREMUKO INTSEKTU POLENIZATZAILEEN EZAGUTZA EGIN!”

Jitez kuriosa? CPIE Euskal Itsasbazterreko boluntarioengana jo ezazue  Asporotsttipira, intsektu polenizatzaileak eta inguratzen gaituen ingurumena lagun giroan eta molde jostagarrian ezagutzeko. Denei irekia. 

Asporotsttipi, Euskal Erlaitzeko etxea
Urririk – Izena nahitaez emanez
Infos+: 05.59.74.16.18   
Urririk – Izena nahitaez emanez / CPIE Littoral basque

Urriaren 2 ostirala

13:30 – 15:30 – AIZPURDI LIZEOKO IKASLEEK ANTOLATU BIDEO LEHIAKETA

Garapen iraunkorrari eskaini astearen garaian Aizpurdi lizeoko ikasleek burutu bideoen erakustaldira hurbil zaitezte. Segitu dituzten atelierretan burutu erreportaje hauek, publikoari eta obra onenak sarituko dituen epaimahaiari aurkeztuak izanen zaizkie.

Gaztelu Aretoa – Merkatuko karrika, 1 – Hendaia
Denei irekia, izena eman gabe, tokien kopuruaren arabera.
Infos+:05.59.48.23.58

14:00 – 17:30 – “KOMUNA IDORRAK ETA LABORANTZA ONGARRIZTATZE SAREA” (profesionalei zuzendu ekimena)
Bisita / mahai-ingurua

Komuna idor eta ekonomia zirkularraren inguruko animazio egunera hurbil zaitezte, bisitez, atelierrez, mokofin merkatuaz, erakusketaz eta mahai inguru batez osatua. Osasun, hazkurri segurtasun eta ur inguruneen zaintzako erronkak hobeki ulertzeko parada, tokiko aterabide iraunkorrei esker.

San Bixente kolegioa – Askapena karrika, 1 – Hendaia
Urririk, izena emanez: – 

Urrian 3 larunbata

10:00 -12:30 – “KONPONDU, SORTU, GARBITU: auzo iraukorra” Herritarren kafea

Elkartasun eta eko-arduraren lemapean antolatu lagun arteko goizaldea parteka ezazue. Urririk eskaini animazioen bitartez, herritarrak ingurumenaren alde elkarrekin ekiteko elkartzera, solastatzera eta jestu sinpleak ikastera gomitzen ditu Gizarte Zentroak

Pausuko pilota plaza ttipian, intzuren
Sartzea libre (Repair Café izena emanez bakarrik)
Denentzat Gizarte Zentroa – Infos+: 05.59.20.37.63

11:00 à 20:00 – EKOPI’FEST : “KOMUNA IDORRAK ETA LABORANTZA ONGARRIZTATZE SAREA”

Komuna idor eta ekonomia zirkularraren inguruko animazio egunera hurbil zaitezte, bisitez, atelierrez, mokofin merkatuaz, erakusketaz eta mahai inguru batez osatua. Osasun, hazkurri segurtasun eta ur inguruneen zaintzako erronkak hobeki ulertzeko parada, tokiko aterabide iraunkorrei esker.

San Bixente kolegioa – Askapena karrika, 1 – Hendaia
Urririk, izena emanez: – 

Abiatzea 14:00 Iraupena 2 ordu -“PLANKTON ARRANTZA”

Pedagogia-ibilaldia itsasoan kroskobiko Atalaya belaontzian, hazkurri kateko lehen katebegiaren aniztasuna ezagutzeko, eta hori baino gehiago ere…

Atseden-portua – 5€
Argibideak eta izen emateak: https://www.exploreocean.fr

[EZEZTATUA] 15:30 – Natura-ibilaldi artistikoa “KANKARRO”

Lekurako irudikatu esku-hartze artistikoez zedarritu natura osoko ibilaldi batera buruz abia zaitezte. Jokoarekin, leialtasunarekin eta hauskortasunarekin, zeru eta lurraren artean, berriz lotzeko gomita luzatzen duen eskarmentu sentikorra. 

Nekatoenea – Abadiako eremua
Urririk, izena nahitaez emanez: https://www.hendaye-culture.fr

Urrian 4 igandea

11:00 – Mahai-inguru publikoa: “EUSKAL ITSASBAZTERRA 40 URTE BARRU”

Bioaniztasuna, klima, baliabideak, laborantza, turismoa, nolako bilakaera izanen du gure lurraldeak datozen urteetan?

Nekatoenenan Abadiako eremuan
Dohainik, izena aitzinetik eman gabe
Infos+: 05.59.74.16.18 – CPIE Littoral basque

Biodiversité, climat, ressources, forêt, agriculture, tourisme : comment va évoluer notre territoire dans les années à venir ?

14:00 -18:00 – Hendaiako Garapen Iraunkorraren astearen bukaera “PRENTSAKETA”

Sagardi kontserbatorioko sagarren prentsaketa publikoaren inguruan antolatu lagun arteko bestara hurbil zaitezte,  sagar zukua eta sagarnoa egiteko urratsen erakustaldiekin, “prentsaren ipurdiko” dastatzearekin, sagar dantza tradizionalarekin eta besta animazioekin.

Nekatoenea – Abadiako eremuan – Armatondo karrika, 6
Publikoa: familiak
Urririk
Infos+: 05.59.74.16.18 – CPIE Littoral basque

[EZEZTATUA] 15:30 – “KANKARRO” Ikuskizuna

Euskal Herriko sagargintza iturri duen zirkuz, dantzaz eta zuzeneko musikaz osatu ikuskizuna. Olerkia, lagun giroa eta ospakizuna uztartuz, tradizioak, partekatzea eta jestu sinpleen edertasuna berriz aurkitzeko parada eskaintzen dizue sorkuntza honek, esperientzia sentikorra bizitzeko zeru eta lur artean.

Nekatoenea – Abadiako eremuan
Urririk eta nahitaez izena emanez: https://www.hendaye-culture.fr

 

 

Navigation de l’article