75 Urtetik gorakoentzako txertoa jartze zentroari buruzko informazioak

Urtarrilaren 16ko azken berriak

Txertoa jartzeko zentrorik hurbilena, Donibane Lohizunekoa, urtarrilaren 21ean irekiko da. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, eta larunbatean
13:00etatik 16:00etara. Hitzordua har daiteke Sante.fr edo Doctolib webguneetan. Tél. 05 59 61 61 99

Anitz zarete Herriko Etxearen zerbitzuetara deika zuen etxetik hurbil dagoen txertoa jartzeko leku baten xerka.

Egun, lehentasunezkoentzat, hurbilen dugun txerto zentroa Baionako Euskal Kostaldeko Ospitalgunearena da.

  • Hitzorduak hartzeko osasun plataformaren bidez egizu
  • Txerto zentroa – BAIONAKO OSPITALGUNEA – Jacques Loeb internoaren etorbidea 13, 64100 Baiona – +33 (0)5 33 78 82 15
  • Hitzordua hemen ere har liteke: DOCTOLIB.

Heldu diren orduotan, Pirinio Atlantikoetako prefetak jakitera emanen du heldu den astetik goiti irekiko direla zentroak departamentuan, bereziki Angelun (Baiona/Angelu/Biarritz partekatua) eta beste zentro bat Hego Lapurdirako Donibane Lohizunen.

Donibaneko zentro hori ireki artean, Hendaiako Herriko Etxea eta GEUZa ere hautagai aurkeztu dira eta hurbileko zentro bat plantan emateko ari dira lanean. Udal zerbitzuak harremanetan dira Estatuaren zerbitzuekin, Eskualdeko Osasun Agentziarekin eta osasun profesionalekin antolaketa moldeak aztertzeko. Aldi berean, Herriko Etxea eta GEUZa beste txerto zentroetara joaten laguntzeko bideak aztertzen ari dira ere.

75 urtetik gorakoak direla eta galderarik bazenu, GEUZarekin jar zaitez harremanetan honako telefono honetan: +33 (0)5 59 48 23 23

 

Navigation de l’article