Urtero azaroaren 25ean ospatzen den emazteenganako bortizkerien aurkako nazioarteko eguna kari, Hendaiako Udala eta bere erakunde-partaideak mobilizatzen dira, sentsibilizazio eta prebentzio aste bat proposatzeko.
Egitaraua: sentsibilizazio euskarrien banaketa, dantza eta antzerki ikuskizunak, zine-eztabaidak, film emanaldiak, erakusketak, ihes-jokoa, auto-defentsa klaseak, elkartasunezko triatloia eta elkarretaratzea. Herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko ekitaldi eta ekimen ugari izanen dira emazteenganako bortizkerien inguruan, izan psikologikoak, ahozkoak, gorputzekoak, sexualak, ekonomikoak edo administratiboak.
Programazio kolektibo horren bitartez, helburua da bortizkeria mota desberdinak ezagutaraztea, jendea ohartaraztea eta prebentzioa eta borroka denen arazoa dela gogoraraztea.
AZAROAREN 21ean
- Poltsen banaketa (bortizkerimetroa) Hendaiako farmazietan eta okindegietan.
AZAROAREN 22an
- 09:00 > Hendaia Uretan elkarteak antolatutako triatloi solidarioa, % 100 emazteentzat (itsasbazterreko ibilketa, bizikleta eta lasterketa). Abiapuntua:
Itsas Zentroan.Izen-ematea: 12 €, kirolprobak.com webgunean. - 18:30 > Auto-defentsa atelierra, Hendaiako judo klubak antolaturik. Arte martzial gelan. Emazteentzako auto-defentsa klaseak dohainik, azaroko ostiraletan 19:45 – 21:45.
AZAROAREN 23an – Variétés zinegelan
- 18:00 > Zine-eztabaida “La frappe”, Aizpurdi lizeoko ikasleekin eta Marie Dupuis bikote- eta familia-aholkulariarekin.
- 20:30 > ” L’affaire Marie Claire “filma
“MUGITU” matriarkatuaren eguna, Emazteen Etxeak antolaturik:
- 10:30-12:30 > Gorputz-adierazpen atelierra. Borderline Fabrikan.
- 14:00 -16:00 > Bortizkerien inguruko sorkuntza atelierra eta ikuskizuna. Emazteen Etxean (Urruñan).
- 20:00 > “Nébuleuse – derrière les mots, la violence”. Borderline Fabrikan.
Familiaren baitako bortizkerien inguruko sentsibilizazioa, Bagera-Nous sommes. Irandatz kolegioan.
AZAROAREN 25ean
- Familiaren baitako bortizkerien inguruko ihes-jokoa, Angela dispositiboko enbaxadoreak diren kolegioetako ikasleentzat. Gaztelu Aretoan.
- 17:00 > Elkarretaratzea / Zuzeneko arte-sorkuntza, M8. Hendaiako tren-geltokiko atarian.
AZAROAREN 28an
- 20:30 : “Istorias” dantza ikuskizuna, Kintsugi-Emazteen Etxea konpainiaren eskutik. Gaztelu Aretoan.
AZAROAREN 29an
- 17:30ean (EU) > Txotxongiloak eta antzerkia “Bihozketa”, Batcharte Dantza konpainiaren eskutik. Mendi Zolan kulturgunean.