Adinekoen askaria ihauterian

Martxoaren 13 astelehenean, GEUZak askari ikuskizun bat antolatuko du Brasilgo ihauteriaren gaiaren inguruan, 60 urtetik gorako hendaiarrentzat, Gaztelu aretoan

Egitaraua:

  • 14:30 – Harrera
  • 15:00 – Ikuskizuna “Aquarela do brasil” Jokalariak: Alô Brasil taldea eta Mike Angel’s,
  • 16:00 – Askaria

Ikuskizuna eta askaria urririk dira, GEUZak eskainirik.
Izen emateak GEUZean: +33 (0)5 59 48 23 10, martxoaren 7 asteartea baino lehen; isolaturik direnek eskari bidezko garraioa ukan dezakete.

Adinekoentzako animazioen harira, Bixintxo bazkariaren ordez, urte osoan zehar ekitaldi handiak eskaintzea erabaki du. Halatan, gisa bereko (askaria/ikuskizuna) beste bi besta arratsalde dira aurreikusiak heldu diren hilotan gure adinekoen egunerokoan berrikuntza bat sartzeko Hiri Besta eta Eguberritan. Datak laster emanen dizkizuegu jakitera.

 

Navigation de l’article