Ahalmen urritasunaren hendaiar astea: orori zabalik!

Programa ikus (leiho berria) (pdf - 1,88 MB - nouvelle fenêtre)

Apirilaren 3tik 12ra, ahalmen urritasunaren hendaiar astean parte har ezazu!

Ugazama, oraingoan ere, Jessica BERRA itsas arrauneko munduko txapelduna dugu eta ugazaita Christophe PAVIA, artista eta ileapaintzailea.

Hendaia eta Ahalmen urritasuna

Hendaiak jendeak gizarteratzen dituen herria izan nahi du eta ez inor bazter utzi! Ahalmen urritasunaren hendaiar asteak hainbat kirol, kultura, aisialdi jarduera eta gazteei gaiaz ohartarazteko zenbait ekintza proposatzen dizkizue.

Martine ANSAULT LECUONA, ezintasun bereziren bat dutenen aldeko jardunen arduradun den udal hautetsiak Euskal Elkargoaren helgarritasun batzordeko kide da, bai eta helgarritasuna areagotzeko plantan eman diren lantaldeetako kide ere (formakuntza proposamenak, harrerako langileentzat lau ezintasun nagusien gaineko dokumentua egitea…).

Helgarritasunari buruzko gure web orria ikus ezazu – Frantsesez (leiho berria)

Egitaraua

Martine ANSAULT-LECUONA hautetsiak partaide guztien artean prestatu duten egitaraua ezagutzera ematen dizue.

Animazio nagusiak: ororentzat!

Honako animazio hauek daude, baina kasu emazue, batzuetarako izena aitzinetik eman behar da!

  • “Kultura eta osasuna” erakusketa Mendi Zolan zentroan
  • kabinadun belaontzian ateraldiak
  • Hendaiako tren txikian ateraldiak
  • filma Variétés zinegelan: “Absolute Beginners” – frantsesez (leiho berria)
  • udal ludoteka
  • lantegia «Théâtre des Chimères» antzerki taldearekin
  • bazkaria begiak estalirik Bakartxoko ostatuan
  • eskoletan haurrei gaiaz ohartaraztea
  • musika kadirak “2000 expressions” elkartearekin

Egitarau osoa

Egitarau osoa xeheki ikus

Antolatzaileak eta partaideak

Antolatzaileak

Hendaiako Herriko Etxea, GEUZa eta honako elkarte hauekValentin Hauy, Handi sport (Departamentu Kontseilua), Handi Sport Pays Basque,  2000 Expressions,  Les Chimères, Club Basket-ball, Paralysés de France, Les Deux Jumeaux, Le p’tit train d’Hendaye.

Partaideak

Eta honako hauek: Hendaiako Irandatz kolegioa, Nid Marin, Water Sports Center (Tribord), Itsas Ospitalea-Hôpital Marin artamendu zentroa, Hendaia Turismoa eta herri zerbitzuak (kultura eta komunikazio zerbitzuak), Le p’tit train d’Hendaye, Barkatxoko ostatua.

Egitaraua eskuragarri

Apirilaren 3 asteartetik 20 larunbatera

Mendi Zolan: Erakusketa Nid Marin zentroaren eta Itsas Ospitalea zentroaren egoiliarrekin «Kultura eta Osasuna». Telefonoa +33 (0)5 59 48 30 49.

Apirilaren 8 astelehenetik 13 larunbatera

Ateraldia kabinadun belaontzian: 10etatik 12etara astelehen, astearte, ostegun eta ostiralean eta 14etatik 16etara asteazken eta ostiralean. Ezintasun bereziren bat duten pertsonentzat Spi En Tête bela eskolarekin. «Natura ondarea belaontzian ezagutzera» ateraldia (IEZI elkartearekin) apirilaren 9 asteartean eta 11 ostegunean, 10etatik 12etara. Telefonoa: +33 (0)6 62 82 34 74.

Apirilaren 8 astelehenean

  • 15:00etan, Denentzat Gizarte Zentroan: «Musika kutxak» 2000 expressions elkartearekin eta Itsas Ospitalearen eta Irandatz kolegioaren parte hartzearekin

Apirilaren 9 asteartean

  • 10:00etan, Irandatz gimnasioan: kirol topaketa kolegioko ikasleen eta Nid Marin egoitzako pertsonen artean
  • 11:00etan, Turismo Bulegoan: Iruzkinez lagundu bisita 30 minutuz Hendaiako Tren Ttipian
  • 12etatik 14etara, Jean Jaurès eskolan: ikasleei mintzoaren nahasmenduei buruz ohartaraztea APF elkartearekin (ezeztatua)
  • 14:30ean, Turismo Bulegoan: Iruzkinez lagundu bisita 30 minutuz Hendaiako Tren Ttipian
  • 18:00etan, «Les Variétés» zineman: «Absolute Beginners» filmaren emanaldia. Dingdingdong. Huntington eritasuna Valérie Pihet ekoizlearekin eta Itsas Ospitaleko Brigitte Soudrie doktorearekin – Prezio bakarra: 4€. Denei irekia.
    Filamri buruz Informazio gehiagorako (leiho berria eta frantsesez)

Apirilaren 10 asteazkenean

  • Goizean, Geltoki auzoko lehen mailako eskolan: Ludoteka Haizpean zahar etxean, «ezintasunarekin jostatuz» gaiaren inguruan
  • Arratsaldean, Geltoki auzoko lehen mailako eskolan: Ludoteka «ezintasunarekin jostatuz» gaiaren inguruan. Orori zabalik eta senitartean aritzeko, izena eman ondoren. Telefonoa: +33 (0)6 76 75 74 62
  • 17:00etan, Mendi Zolan kulturagunean: Ororentzako lantegiak Théâtre des Chimères taldearekin. Izena emateko telefonoa: +33 (0)5 59 48 30 49
  • Arratsean, Irandatz gimnasioan: Saskibaloi partida Handisport Pays Basque elkartearekin eta Hendaiako saskibaloi klubarekin

Apirilaren 11 ostegunean

  • 11etan, Turismo Bulegoan: Iruzkinez lagundu bisita 30 minutuz Hendaiako Tren Ttipian
  • 12etatik 14etara, Intzurako lehen mailako eskolan:  ikasleei mintzoaren nahasmenduei buruz ohartaraztea APF elkartearekin (ezeztatua)
  • 14etatik 16etara, Daniel Ugarte frontoian (Pellot karrika): Hendaiako ikasleei ohartaraztea Departamenduaren Handisport elkartearekin (ufatutua, saskibaloia…)
  • 14:30ean, Turismo Bulegoan: Iruzkinez lagundu bisita 30 minutuz Hendaiako Tren Ttipian

Apirilaren 12an

  • Goizean, – oraindik ezagun ez den lekuan: Pista jokoa; IEZI – Jon Frayé
  • 12etatik 14etara, Lizardiko lehen mailako eskolan:  ikasleei mintzoaren nahasmenduei buruz ohartaraztea APF elkartearekin (ezeztatua)
  • 12:30ean, Bakartxoko ostatuan (Pellot karrika): Valentin Hauy elkarteak hainbat jaki begiak estalirik dastatzea proposatzen du. Prezioa: 25 €, oro barne (arnoa, kafea). Izena emateak apirilaren 10 asteazkena baino lehen. Telefonoa: +33 (0)5 59 56 39 31
  • 14:00etan, Nid Marin zentroan: Nid Marin zentrokoek Irandatz kolegioko ikasleentzat egin filmaren proiekzioa
  • Arratsaldean, Intzurako lehen mailako eskolan: eskolako ikasleei ohartaraztea Departamenduaren Handisport elkartearekin

Argazki batzuk

Navigation de l’article