Aisialdiaren unibertsoa asteburu honetan erakusgai Zokoburun

Aisialdi azokak goiz honetan ireki ditu ateak laket portuan eta igande arte izanen da zabalik.

Goiz honetan ireki ditu ateak, Kotte Ecenarro auzapeza eta Philippe Kehrig Hendaia Turismo eta Merkataritza elkartearen burua bertan zirela. Biak poztu dira «azoka honek berriz ere bere lekua hartu duelako bi urtez egin gabe pasa ondoren».

Zazpigarren edizio honek hirurogei bat erakusle ditu; beren produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dizkiete bisitariei gero eta atsegin eta ihesbide gehiago eskaintzeko. Sei unibertso aurkezten dira han: itsasketa, baratzea, ongizatea, gastronomia, aisialdi sortzaileak eta aisialdi ibilgailuak.

Itsas jardunetaz baliatzeko aukera ukanen duzue hor «azokaren eskaintza bereziei» esker: bela ezagutzeko ateraldiak, txalupan, arrauna ezagutzeko saioak, bai eta paddle eta kayak saioak zuen zain dituzue.

Azkenik, gastronomia gune batek eskainiko dizkizue Galiziatik Altsazia arterainoko produktuak, tartean Bigorra eta Euskal Herrikoak ere.

Zoazte apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren lehenean Hendaiako laket portura Informazio gehiagorako: www.salon-cote-loisirs.com

Ordutegiak: apirilaren 29 ostirala (10:00-20:00), apirilaren 30 larunbata (9:00-20:00), maiatzarren lehena igandea (10:00-19:00)

Sartzea urririk

Navigation de l’article