Aldagune multimodala: aparkatzeko neurri berriak

Urte hondar honetan, aparkatzeko neurri berriak hartu dira auzoko funtzionamendua errazteko:

  • 15 minutu urririk geltokiaren Effia aparkalekuan, abenduaren 21 astelehenetik goiti, Herriko Etxeak galdeginik erabakiak.
  • Geltokiaren aparkalekurako abonamendu eskaintza berria, auzokoentzat abantailatsuagoa, abenduaren 21eko astelehenetik goiti.
  • Geltokiaren aparkalekuan, urtarril hondarrean, oraingo 90 lekuetatik 105 lekuetara pasatzea. 105 leku horiekin eta etorbidean aparkaldi laburreko 9 aparkalekuak atxikitzen direlarik, errazago izanen da ibilgailuen aldizkatzea.
  • De Gaulle jeneralaren etorbidea berriz irekiz erdigunetik geltokirantz besten garai osoan zehar.

Aipa dezagun De Gaulle jeneralaren etorbideko lan guztiak (saneamendu berria) 2021eko otsail erdian bururatuko direla. Aparkalekuen gailuek 20 minutu urririk eskainiko dituzte.

Gehiago jakiteko, Euskal Hirigune Elkargoaren webgunera jo

Navigation de l’article