«Antzerkiaren maiatza» Bertan behera geratu da 2020an

«Antzerkiaren Maiatza» Bertan behera geratu da 2020an

COVID-19 epidemia dela eta nola joanen den jakin ezean, Hendaiako Herriko Etxeak bertan behera utzi behar du bere «Antzerkiaren Maiatza» festibala, 2020ko maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zena.

Bertan behera utzi diren ikuskizunen konpainia eta artistekin harreman hertsian da kultura zerbitzua emanaldiak beste garaitara gibelatzeko aukerak lantzeko elkarrekin, gibelatu ere, honako bi data hauetara:

  • Hendaiaren kultura sasoiaren irekitze aldiara: 2020ko irailaren 11tik 13ra
  • 2021eko Antzerkiaren Maiatza festibalera: 2021eko maiatzaren 27tik 30era

Abonamenduen balioa luzatu da

Bestalde, 2020ko lehen seihilekoko abonamendua hartu dutenei, kontuan hartuz ikuskizun anitz bertan behera geratu direla, 2021eko uztailaren hastapena arte luzatu zaie duten abonamenduaren balioa. Abonamendu berriei dagokienean, Herriak 2020ko irailean ekinen dio abonamendu kanpaina berri bati, tarifa murriztuak 2021eko uztaila arte eskainiko dituztenak («Guitaralde» festibala arte).

Kultura sasoiari dagokionean, oraingoz bertan behera geratu diren ikuskizunak urte hondarrerako edo 2021erako gibelatzeko asmoa dugu.

Kultura jarduerei berriz ekitearen gaineko informazioa krisiaren amaieraren berri emanen denean emanen dizuegu jakitera.

Egitaraua eta aktualitateari buruz gehiago jakiteko: www.hendaye-culture.fr

Kultura sustengatu eta abonamendua har ezazu!

Abantaila txartela 11 eurotan erosiz, 2021ko urtarrila hasiera arte ukanen dituzu tarifa murriztuak (- % 50) ! Hendaian Herriko Etxearen Kultura eta Euskara Zerbitzuak eta gure partaide Euskal Hirigune Elkargoak proposatu ikusgarri eta kontzertu orotan.

Hemen duzue 2020ko urtarrila-ekaina kultura agenda: www.hendaye-culture.fr

Navigation de l’article