Aparkatzea: ez ahantz harpidetza berriztea

Aparkatzea arauturik dugu astelehenetik igandera bitarte, urte osoan zehar, Hondarraitz auzoko zenbait sektoretan eta Herri Barnean. Urte osorako zure aparkatze abonamendua berritzeko garaia duzu orain edo, oraindik ez baduzu abonamendua eginik, egin dezazun.

Partikular eta profesionalek bi eskaintza dituzte zenbait eskubiderekin

  • Abantailadun tarifa urtean 15 €tan. Hendaian bizi bazara (bizitegi nagusia edo bigarren bizitegia) edo enpresa edo saltegiren bat baduzu herrian (saltegi edo enpresa bakoitzeko bana), egunean 2 txartel ukanen dituzu urririk: bat goizean eta bestea arratsaldean, orenbete egun erdi bakoitzeko zona urdinean edo 4 orenekoa egun erdi bakoitzeko zona gorrian.
  • Hilean 20 €ko abonamendua. Soilik bizitegi nagusia duten  eta langileentzat den abonamendu horrek ordu mugarik gabe aparkatzeko aukera ematen du etxetik edo saltegitik hurbil, lekua ordainpeko sektorea bada.
  • Pausu, Biriatu eta Urruñako biztanleek (Dorrondegi auzoa) egunean 2 txartel ukan ditzakete urririk: bat goizean eta bestea arratsaldean. Abonamenduak ordubete ematen du urririk egun erdi bakoitzeko zona urdinean eta 2 orenekoa egun erdi bakoitzeko zona gorrian.

Nola abonamendua har edo berritu?

Aurten, urraspidea erraztu dugu. Herriaren webguneko herritar gunean bete ezazu inprimakia: www.hendaia.eus

Hitzordua har zenezake ere honako telefono honetara deituz: +33 (0)5 59 48 23 15 eta gero Herriko Etxera etorri bertan egiteko.

Ordaintzeko bi bide dituzu.                   

1 – urteko 15 euroko abonamendua:

  • Txekez, herritar gunean eskaria egin eta 5 egunetara
  • Banku txartelaz, hitzordua eskatuz (asteazkenetan soilik), honako telefono honetan: +33 (0)5 59 48 23 15

Eskaria, ordainketa jaso eta gehienez 7 egunetan landuko dugu.

2 – Hilean 20 euroko abonamendua:

  • Hitzordua hartu behar duzu, honako telefono honetan: +33 (0)5 59 48 23 15 eskaria egiteko eta 3 egunetan izanen da baliagarri. Ordainketa ordaingailuan egiten da.

Eguerdiko atsedenaldia urririk

Urririk ukanen duzu 12:30etik 14:00ak arteko eguerdiko tartea hondartzako sektorean eta 12:00etatik 14:00etara herri barnean

 

Informazio guztia Herriaren webgunean duzu, Hendaian bizi > Mugikortasuna – Aparkatzea atalean

 

Navigation de l’article