Aparkatzearen abonamendua euskotan ordain daiteke jadanik

Urte hastapen honek dakarkigun berria lehentasunezko tarifaren abonua hartzen dutenentzat.

Herriak zerbitzu hori plantan eman berri du, tokiko ekonomia bizkortzeko daraman politikaren harira. Richard IRAZUSTA, Elkartasunaren, Bizitegien eta Administrazio Orokorraren auzapezorde eta abonamendua ordaindu duen lehen hendaiarra pozik da eragiketa horrekin; berak dioenez, «oso eragiketa erraza da, eurotan egiteko prozeduraren berdina baita. Herriko etxean egin behar da, eskudirutan ordainduz. Beste zerbitzu batzuk ere laster konektatuko dira, hala nola igerilekuaren edota alokairuaren ordainketak”.

Interesa bazenu, hemen dituzu argibideak: 05 59 48 23 15.

2018ko uztailaren lehenaz geroztik, Herria Euskal Moneta elkartekide da, eta horri esker, hendaiar familiek euskotan ordain ditzakete eskola jantokia, eskolaldi inguruko harrera eta eskolaz kanpoko aisialdi harrerak.

Euskoa Europan gehien erabiltzen den tokiko moneta osagarria dugu. Euskal Herriko ekonomia berriz gurera ekartzeko eta bizkortzeko tresna da. Gure jokamoldeak alda eta elkartasunezko ekonomiaren eta garapen iraunkorraren bidean abiatzeko bitartekoa da ere.

Navigation de l’article